2012/11/08

39 hildako Guatemalan, 1976tik izan duten lurrikararik bortitzenean

HONDAMENDIA


Eitb.com, ERREDAKZIOA, 2012/11/07

Richter eskalan 7,2 graduko lurrikara izan da, eta hainbat kalte eragin ditu.


                                                               
San Markoseko (Guatemala) irudi bat. EFE


Gutxienez 39 pertsona hil, 155 zauritu eta 100 baino gehiago desagertu dira Guatemalan, lurrikara baten ondorioz. Richter eskalan 7,2 graduko astindua izan da, eta ipar ekialdeko San Markos eskualdeari eragin dio bereziki.

Biktimak San Markosen izan dira, Mexikoren ipar-ekialdea dagoen herrialdean, Otto Perez Guatemalako presidenteak azaldu duenez. Etxebizitzetako hondakinetan harrapatuta hil dira hainbat lagun, eta hildakoen kopuruak gora egin dezake. Eskualde horretako elektrizitate azpiegituran eta komunikazioetan kalte handiak eragin ditu astinduak.

Dirudienez, agintariek oraindik ez dute biktimen eta kalteen inguruko informazio ofizialik. ''Alerta gorria piztu dugu, jarduera publikoak bertan behera geratu dira eta eraikinak husteko agindua eman dugu'', esan du presidenteak.

1976tik Guatemalan izan den lurrikararik gogorrena da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...