2012/10/08

U-21: EAEko hauteskundeen inguruko 10 galdera

EAE-KO HAUTESKUNDEAK - HAUTESKUNDE AUTONOMIKOAK


M.BEISTEGI, Eitb.com, 2012/09/12

Zer bozkatuko dugu? Nahitaez joan behar dugu hauteskunde-mahaira? Zelan eman behar dugu botoa posta bidez? Hautagai izan naiteke?



Urriaren 21ean 1.775.291 herritarrek Eusko Legebiltzarreko 75 legebiltzarkideak aukeratu ahalko dituzte. Hitzordu horren inguruko zalantza nagusiak argituko ditugu ondoren.


Zer bozkatuko dugu?

Urriaren 21eko hauteskundeetan Eusko Legebiltzarreko 75 legebiltzarkideak aukeratuko ditugu. EAEko lurralde historiko ---Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba--- bakoitzak 25 izen hautatuko ditu.


Zelan egiten da eserlekuen banaketa?


EAEko hauteskunde legearen arabera, lurralde bakoitzak ----Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba--- ordezkari kopuru bera eramango du Gasteizko Ganberara: 25. 


Nork dauka botoa emateko eskubidea?


EAEn erroldatutako hautesleek izango dute hauteskunde-egunean dagokien mahaian botoa emateko eskubidea, eta egun horretan botoa eman behar duten herrian ez direla egongo aurreikusi dutenek, gaixorik daudenek edo bestelako arrazoiren batengatik botoa zuzenean emateko moduan izango ez direnek posta bidez eman ahalko dute.


Zelan eman dezakete botoa gaixoek edo ezinduek?


Gaixotasun edo ezintasunari dagokionez (ziurtagiri mediko ofizial bidez egiaztatu beharko dena) eskabidea notarioak edo kontsulak baimendutako pertsonak egin dezake hauteslearen izenean, hautesle bakoitzari banaka emango zaion dokumentuaren bidez.

Zelan ematen da botoa posta bidez?


Hala nahi duten hautesleek beraiek bete eta sinatu behar dute posta bidezko botoa emateko eskaera. Eskaera hori Espainiako posta-bulego guztietan aurkituko dute.Eskaera bete eta sinatu ostean, edozein posta-bulegotan aurkeztu behar da abuztuaren 28tik urriaren 11ra bitartean, biak barne. Dagokion Hautesle Erroldako Bulegoko Ordezkaritzak, posta ziurtatu bidez, botoa emateko beharrezkoa den dokumentazioa bidaliko du, urriaren 1etik 14ra bitartean, posta bidezko eskaeran zuk adierazitako helbidera (Ikusi hauteskundeetako egutegia).

Euskadin bizi direnek baina atzerriko nazionalitatea dutenek botoa eman dezakete? 


Hiru baldintza bete behar dira hauteskunde hauetan bozkatu ahal izateko:


• 2012ko ekainaren bat baino lehen EAEn erroldatuta egotea
• Nazionalitate espainiarra izatea
•1994. urteko azaroaren 22a baino lehen jaio izana; alegia, hauteskunde egunerako (urriak 21) 18 urte beteta izatea.

Zenbat irauten du hauteskunde-kanpainak?


15 egun, urriaren 5eko 00:00etatik urriaren 19ko 24:00etara. 


Hautagai izan naiteke?


Bai. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan hautagai izateko eskakizunak ondokoak dira:


• Euskal Autonomia Erkidegoko herriren batean bizitzea.
Hautagai aurkezteko unean adin nagusikoa izatea. 
• Nazionalitate espainiarra edukitzea. 
• Eskubide zibil eta politikoak osotasunean erabili eta gozatzea, hau da, hautatua izateko gaitasungabetze-zigorrik ez izatea, zigor-aurrekaririk ez edukitzea eta judizialki ezgai ez aitortu izana, besteak beste.

Nork izendatzen ditu hauteskunde-mahaietako kideak?


Irailaren 22tik 26ra, biak barne, udalbatzak zozketa bidez izendatzen ditu udalerriko hautesleen artean hauteskunde-mahai bakoitzeko titularrak eta horien ordezkoak.


Hauteskunde-mahaiko titular edo ordezkotzat izendatu ondoren nahitaez joan behar al da bozketa-egunean hauteskunde-mahaira?


Bai. Hauteskunde-mahaiko kidearen kargua, titularra zein ordezkoa dela, nahitaez bete beharrekoa da. Dagokion agirizko justifikazioa aurkeztu gabe ez joatea delitua da, eta 3 hilabete eta urtebete bitarteko kartzela-zigorra eta 6 eta 24 hilabete bitarteko isuna dagozkio.

Jarraitu hauteskundeetako informazioa, Twitterren @hauteskundeak jarrita

Informazio gehiago:
  • Hauteskunde mahaian parte ez hartzeko aitzakiak. Irudimenak baliabide asko dituen arren, legeak ez ditu aintzat hartzen. Meza eman beharrak, aurreko gauean lan egiteak edo kontzientzia-eragozle izateak ez du balio. A. A., Eitb.com, 2012/09/13.



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...