2012/08/10

Foehn efektuaren azalpena eta eragina Euskal Herrian. Bero sargoria, 40 ºC arteko tenperaturekin

  Foehn efektua. Topografiak aire-masak igoarazten ditu, ur-lurruna kondentsatuz eta euri orografikoak sortuz (hesi efektua). haizebehean jadanik lehortuta dagoen airea jaitsi eta honek presio atmosferikoa eta tenperatura handitzen ditu (Foehn efektua). Iturria: http://eu.wikipedia.org/wiki/Foehn_efektua.

 

=================================
ereaga

Ereaga, GETXO, 2012/08/09, 13:38mn.  Argazkia: Guillermo Lobera, 

 EITB Erabiltzaileen argazkiak

  • Eguraldiaren Iragarpena (Eitb.com, 2012/08/09)


Gaur: Eguzkia jaun eta jabe izango da eta bero handia egingo du. Tenperatura maximoak oso altuak izango dira eta 35 eta 40 ºC artean ibiliko dira. Kostaldean brisa altxatuko da eta beroa ez da hain handia izango, hala ere sartzen denerako termometroa 35 ºC-ra hurbilduko da. Zerua oskarbi egongo da egun osoz, hala ere atmosfera lausotuta agertuko da gandua dela eta.

Tenperaturak:
  • Bilbao: 22-35ºC
  • Donostia: 22-37ºC
  • Gasteiz:16-38ºC
  • Iruña:18-38ºC

 

Beroaldia

Bero sargoria Euskadin, 40 ºC arteko tenperaturekin

Eitb.com, Erredakzioa, (2012/08/09)

Herrizaingo Sailak alerta laranja ezarri du, muturreko tenperaturak direla eta. Bero handiena, baina, bihar etorriko da.

Gaur ere udako giroa da nagusi, eta bero handia egiten ari da Euskadin, Euskameten arabera. Kostaldean izan ezik, gainerako puntuetan 40 ºC arteko tenperaturak izaten ari dira. Kostaldean haizea izango dute, baina, hala ere, ez dute tenperatura hoztuko: 35 ºC artean izango dira bertan. Donostian tenperatura maximoa 35ºC da, Gasteizen 37ºC, eta Bilbon 34 ºC.

Zerua hodei gutxirekin egongo da, eta arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira barnealdeko mendi inguruetan. Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak horitik laranjara igo du alerta, tenperatura handiak direla eta.

Nafarroa

Foru erkidegoan ere alerta laranja dago ezarrita. Estatuko meteorología agentziaren arabera, Nafarroako termometroek 40ºC gainditu ditzateke. Gaur esaterako, Iruñea edota Tuteran 39ºC-etara iritsiko dira.

Nolanahi ere Ebroko bailara izango da beroaldiak gehien astinduko duena, 42ºC-etatik gora espero baita bihartik aurrera. Horregatik, alerta laranja bailara honetan ezarri dute., baina bihartik aurrera, maila laranja erkidego osora zabalduko da.

Estatuan berriz, 30 erkidegotik gora daude alerta laranjarekin. Andaluziakoa da beroaldia gehien sufrituko duen erkidegoa, bihar, 50ºC-etara iritsi daitezkeelako. Aragoi, Valentzia, Extremadura, Gaztela-Mantxa edota Madriden berriz, zertxobait arinduko zaizkie termometroak, baina tenperaturak 40ºC artean ibiliko dira.

Ostiralean ez da aldaketa handirik espero, eta asteko egunik beroena izango da.

Tenperatura minimoek ere berdintsu jarraituko dute eta gaua oso epela izango da, iparraldean batez ere. Arratsaldean, itsasaldetik ipar-ekialdeko haize freskoagoa etorriko zaigu eta zenbait eskualdetan giroa ez da hain sargoria izango. Zeruak oskarbi edo hodei gutxirekin jarraituko du.

Larunbatean tenperatura jaisten hasiko da, batez ere kostaldean nabarituko da beherakada. Bertan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta hodeiak agertuko dira, ondorioz tenperatura maximoak 30 ºC-tik behera geratuko dira. Barnealdean aldiz, hodeiak eta ipar-mendebaldeko haizea beranduago iritsiko dira, hortaz litekeena da balio beroenak 35 ºC-ra iristea.

Erlazionatutako edukiak:

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...