2012/06/11

Troikak gainbegiratuko du Espainiako finantza sektorearen berregituratzea

KRISIA EUROGUNEAN


Hala baieztatu dute Wolfgang Schaeuble Alemaniako Finantza ministroak eta Joaquin Almunia Europako Batzordeko presidenteordeak. Nazioarteko Diru Funtsak, Europako Banku Zentralak eta Europako Batzordeak osatzen dute troika. Fitch agentziak uste du Espainiak 60.000 milioi euro eskatuko dizkiola Europari.

Berria.info   2012-06-11 - 17:32:49

Wolfgang Schaeuble Alemaniako Finantza ministroak gaur baieztatu du troikaren (Nazioarteko Diru Funtsa, Europako Banku Zentrala eta Europako Batzordea) ordezkari talde batek kontrolatuko duela Espainiako finantza sektorearen berregituratzea.

Deutschlandfunk irrati katean adierazi du berregituraketa hori "zehaztasunez negoziatu" behar dela. Horrekin batera, gogorarazi du neurriak Espainiako bankuei eragiten diela, eta ez finantza merkatuei orokorrean. "Espainia bide zuzenean dago", esan du.

Joaquin Almunia Europako Batzordeko presidenteordeak gaur goizean argitu du "mailegu orok betebehar eta konpromiso batzuk" eskatzen dituela, ez soilik mailegua itzultzearenak, baita "bestelako baldintza batzuk" ere.

"Ikusi beharko da zeintzuk diren baldintza horiek", adierazi du SER katean emandako elkarrizketan. Almuniak baieztatu du "Espainiaren mailegua" troikak ikuskatuko duela.

Fitch-en arabera, 60.000 milioiko eskaria

Fitch rating agentziak aurreikusi du Espainiak 60.000 milioi euro eskatuko dizkiola Europari, finantza erakundeetarako.

Albiste gehiago

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...