2012/06/12

Erretiroa hartzeko adina luzatzeaz gaiz, pentsio pribatuak sustatzea ere eskatu du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA).

Erretiroa hartzeko adina 67 urtetik gora luzatzea gomendatu dute

Eitb.com, Erredakzioa, 11/06/2012 15:53:00
Erretiroa hartzeko adina luzatzea gomendatu dute.
"Egungo langileak eta etorkizunekoak erretiroa hartu baino lehen urte gehiago lan egin beharko dute, gainera, pentsio txikiagoak izango dituzte", adierazi du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen txosten batek.

2007-2008 urteen artean piztu zen krisiak erakundearen kide diren 34 herrialdeetako kontu publikoetan "eragin sakona" izan duela nabarmendu dute azken urteetan egindako erreformak aztertuz atera dituzte ondorioetan.

Erretiroa hartzeko adina luzatzeko "era eraginkorrena eta gardenena" bizi-itxaropenarekin lotzea dela argudiatu dute, Danimarkan eta Italian dagoeneko erabaki duten bezala.

Ikerketaren egileek adierazi dutenez, orain lanean hasten den lagun batek erretiroa hartzean izango duen ordainsaria, lanean dagoenean jasotzen duen soldataren erdia izango da.

Horregatik, "irtenbide egokiena" pentsio pribatuekin orekatzea litzateke. Ondorioz, azken hauek beharrezkoak izatea proposatu dute, Zeelanda Berrian egiten duten bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...