2012/06/07

Espainiako arrisku-saria eta zor-jaulkipena: 10 urterako bonoen interesa, urteko mailarik altuenean

Lasaitasuna: Arrisku-saria 500 puntutik behera, azken 11 egunetan lehen aldiz

Eitb.com, Erredakzioa, 06/06/2012 23:45:00

Burtsak urteko laugarren igoerarik handiena izan du asteazken honetan. (Burtsaren inguruko informazio guztia, hemen.)

Arrisku sariaren bilakaera.

Espainiako arrisku-saria 500 puntuko mailatik behera kokatu da asteazken honetan, azken 11 egunetan lehen aldiz.

Jardunaldia 507ko mailan abiatu ondoren, 494 puntuan itxi du eguna arrisku-sariak. Merkatuko datuen arabera, joan den maiatzaren 25etik 500 puntutik gora ibili da aldagai hori.

Ostegun honetan, bestalde, zorra jarriko du merkatuetan salgai Espainiako Altxor Publikoak. Jaulkipen ezberdinak egingo dituzte, horietako bat hamar urtera, eta 2.000 milioi euro biltzea espero dute.

Urteko laugarren igoerarik handiena burtsarentzat

Espainiako burtsak % 2,41eko igoera izan du asteazken honetan, eta aste hasieran galdutako 6.400 puntuko maila eskuratu du berriz. Urteko laugarren igoerarik handiena da.

IBEX 35ek 151,10 puntu irabazi ditu, eta 6.418,90ko mailan itxi du jarduna. Urteko galerak % 25,7koak dira

**********

Jaulkipenak aurreikusitakoa bete du, hau da, 1.000 eta 2.000 milioi euro artean biltzea, eta bono-kopuruaren eskaera ere altua izan da. 

Eitb.com, Erredakzioa, 07/06/2012 11:53:00


Espainiako Altxorrak 2.
Espainiako Altxor Publikoak 2.074 milioi euro lortu ditu hiru zor-jaulkipen eginda. Hiru horietako batean, 10 urteko bonoen jaulkipenean, hain zuzen, interesa % 6,121era igo behar izan dute, urteko mailarik altuenera iritsita. 
Jaulkipenak aurreikuspen positiboenak bete ditu, hau da, 1.000 eta 2.000 milioi euro biltzea, eta bono-kopuruen eskaera ere altua izan da (6.841 milioi euro), 3,4ko ratioa lortuta.

Hala ere, errentagarritasunaren igoera (Espainiak 10 urteko bonoengatik ordaindu beharreko interesa) bigarren mailako merkatuan izandakoaren azpitik egon da. Bigarren mailako merkatuan, 10 urterako bonoak % 6,147ko errentagarritasuna izan du. 

Ostegun honetan bildutako 2.074 milioietatik, 637,94 hiru urteko interesa dute, % 4,483ko interesean, aurrekoetan izandako % 3,52ko interesaren gainetik. Beste 825 milioi bost urterako bonoetan saldu ditu, % 5,443ko interesean, aurrekoetan izandako % 4,368aren gainetik. 

 *********** 

Bideoak

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...