2012/06/14

Confebaskek ondare eta enpresa publikoak saltzea proposatu du

-Ekonomia pizteko

EAEko patronalak Ekonomiaren Berpizterako Plana 2012-1014 aurkeztu du, "ibilbide orri" gisa.

Eitb.com, Erredakzioa, 14/06/2012 13:53:00

Confebaskek ondare eta enpresa publikoak saltzea proposatu du.
Argazkia: Efe
Confebaskek finantziazio funts berezi bat sortzea proposatu du EAEko ekonomia "berpizteko". Patronalak aurkeztu berri duen Ekonomiaren Berpizterako Plana 2012-1014ren baitan kokatu litzateke funts hori.

Miguel Angel Lujua EAEko enpresarien konfederazioko presidenteak aurkeztu du plana, "ibilbide orri" gisa.

Besteak beste, elkarteen gaineko zerga erreformatzea eta % 24an uztea proposatu du patronalak. Era berean, Aldundiek eta Jaurlaritzak inbertsio publikoak egiteko erakunde arteko plan bat egitea eskatu du.

Planaren finantziazioa lortzeko, pertsona fisikoen eta juridikoen ekarpenak jasotzea espero du. Baina ez hori bakarrik, izan ere, ondare eta enpresa publikoen salmenta aztertzea eta zerbitzuak pribatizatzea ere proposatu du.

Lujuak "gastua optimizatzea" eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, 6.000 milioi euroko zorpetzea ez baita "bide egokiena".

"Oso garrantzitsua" da Jaurlaritza "indartsua" edukitzea


Miguel Angel Lujua Confebasken presidenteak esan du "oso garrantzitsua" dela Eusko Jaurlaritza "indartsua" edukitzea "erabakiak hartzeko". Hala ere, hauteskundeak deitzeko gaitasuna lehendakariarena soilik dela azpimarratu du.

Ildo horretan, Patxi Lopezek, "ardurazko jarrera batetik", erabakitzeko unerik "egokiena" zein den jakingo duela esan du Lujuak. Enpresariek ahalik eta jarrera politiko "uniformeena, adostuena eta berehalakoena" nahi dutela gaineratu du Lujuak. "Eta hori da esan dezakeguna. Hori da ekonomiarentzat eta herriarentzat onena nire iritziz" zehaztu du.

Kritiken ostean: Lehendakariak Confebaski: 'Ez ditugu zerbitzuak pribatizatuko'. 


Eitb.com, Erredakzioa, 15/06/2012 23:33:00.

Patxi Lopez lehendakariak Confebaski erantzun dionez, sozialistak agintean dauden bitartean "ez dira zerbitzu publikoak pribatizatuko eta erakundeen ondarea salduko". Lopezek patronaleko buruek hori badakitela esan du eta horregatik nahi dute "EAJ agintera iristea".

Lehendakariak Gobernuak euskal enpresariak babesten jarraituko duela esan du, baina ez du Confebaskek proposatu duen modelo "zuzengabea eta insolidarioa" hizpide izango.

Lopezek sozialista arabarrek Gasteizen antolatu duten ekitaldi politiko batean parte hartu du. Txarli Prieto Arabako sozialisten burua ere bertan izan da.

Lopezek Gobernuaren kudeaketa defendatu du eta patronalak egindako kritikei erantzun die; izan ere, Confesbaken aburuz, Euskadik "aurrera ateratzeko Gobernu indartsu bat behar du".

Patronalak gastu arrunta murriztea eskatzea kritikatu du lehendakariak eta gastu arrunta "Hezkuntza, Osasuna, Segurtasuna eta Justizia" dela eta langileen gastua "irakasleak, medikuak, erizainak edo ertzainak" direla azaldu du.

Gainera, Eusko Jaurlaritza euskal enpresen planak finantzatzeagatik zorpetu dela azaldu dio patronalari.

Umore-BideoaConfebask: Zeinek nahi du aberatsa izan. YouTube15/06/2012

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...