2012/06/14

Alemania Europako motore?


Finantzen torpedoa, euroaren ontzia jotzear

Jesus TorquemadaJesus Torquemada,14/06/2012 09:20:00, Eitb.com

Alemaniak ez du bere dirua galdu nahi. Ez dio inori eman nahi. Hortxe dago euroaren krisiaren gakoa.

Nazioarteko espekulatzaileek eta prentsa anglosaxoiak kiebra egiteko zorian jarri dituzte lau estatu: Grezia, Irlanda, Portugal eta Espainia. Italia ere ez dabil urruti. 

Herrialde horiek salbatzeko modu bakarra Europatik diru asko jasotzea da, horretarako posible diren bide guztiak erabiliz: Erreskate Funtseko maileguak erabiliz, Eurobonuak sortuz, Europako Banku Zentralak zor publikoa erosiz…

Baina horrek esan nahi du norbaitek jarri behar duela diru hori, eta une honetan Europan dirua duten bakarrak Alemania eta inguruko herrialdeak dira.

Xantaia horrela egiten da: Alemaniak eta bere aliatuek euroa salbatu nahi badute dirua jarri behar dute euroaren ontzian doazen bigarren mailako bidaiariak salbatzeko. 

Ez badute hori egiten, euroaren ontzia hondoratu egingo da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...