2012/06/13

Bizkaiak ez du Gipuzkoako zabor gehiago onartuko

Akordioa amaitu da

Asteartean bukatu zen Gipuzkoak Igorreko zabortegira zaborra bidaltzeko zuten akordioa.

Eitb.com, Erredakzioa, 13/06/2012 00:46:00


Astearteko 00:00etan amaitu da Bizkaiak Gipuzkoako hondakinak jasotzeko hitzartutako ituna Juan Maria Aburto Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak berretsi duenez, beraz, "asteazkenetik aurrera ez da kamioi gehiago sartuko Igorreko zabortegian", adierazi du.

"Ahalmena 100.000 tonakoa zela sinatuta zegoen hitzarmenean, eta datu hori ere bete egin da; 100.000 tona ekarri dira Igorreko zabortegira", azaldu du.

Bizkaiak sinatutako hitzarmena bete duela ekarri du gogora Aburtok, baina Gipuzkoako Aldundiak hartutako erabakien ondorioz, Bizkaiak ez duela zabor gehiago hartuko berretsi du.

Albiste gehiago (2)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...