2012/05/18

Facebook burtsan kotizatzen hasiko da gaur

17:00etan, Nasdaq merkatuan


Interneteko enpresa batek burtsan inoiz egindako debut handiena izango da. 100.000 milioi dolarretik gorako balioa dauka.
Facebooken egoitza nagusiaren sarrera, Menlo Park-en (Kalifornia, AEBak).
Facebook sare soziala Nasdaq merkatuan kotizatzen hasiko da gaur, akzioen salmenta publikoan 16.000 milioi dolar (12.600 milioi euro) bildu eta gero. Akzioak 38 eurotan jarriko dituzte salgai.

Hori horrela, Interneteko enpresa batek burtsan inoiz egindako debut handiena izango da.

Mark Zuckerbegen konpainiak 34-38 dolar arteko prezioa aurrez ikusi zuen akzioentzat, eta azkenean balio garestienarekin merkaturatuko ditu, AEBetako Balore Merkatuaren Batzordean (SEC) aurkeztutako txostenen arabera.

Hasiera batean, akzioen salneurria 28-35 dolar artekoa izango zen, baina garestitu egin behar izan zituzten, eskaria oso handia izan baitzen.

Azkenean, 100.000 milioi dolarretik (79.000 milioi euro) gorako balioa izango du Facebookek burtsan. Konpainiak 421,2 milioi akzio salduko ditu, eta horrela 16.000 milioi dolar irabaziko ditu.

Facebooken debuta enpresa estatubatuar batek Wall Streeten inoiz egindako bigarren handiena izango da. Orain arte, Visak 2008an egindakoa baino ez da izan handiagoa (19.650 milioi dolar irabazi zituen).

Nasdaq merkatuan, "FB" ikurrarekin hasiko da kotitzazen. Burtsa horretan Interneten eta teknologiaren munduko enpresa handienak daude, hala nola Google eta Apple.

CNBC telebista-katearen esanetan, Facebooken akzioak 11:00etan (17:00ak Euskadin) hasiko dira kotitzatzen, eta Mark Zuckerbergek burtsa saioaren hasiera zuzenduko du, konpainiak Menlo Park-en (Kalifornia, AEBak) duen egoitza nagusitik.

Facebookek 900.000 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu mundu osoan, eta iaz 3.700 milioi dolarreko irabaziak izan zituen, aurreko urtean baino % 88 gehiago. Mozkin garbiak 1.000 milioi dolarrekoak izan ziren, % 65 gehiago.

Informazio gehiago

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...