2012/03/11

Japoniako tsunamiak eragindako 19.000 biktimak omenduko dituzte gaur

Lehen urteurrena 

EITB, 2012/03/11

 Tsunamiaren eta lurrikararen ondorioz hildako 19.

Duela urtebete Japonia astindu zuen lurrikararengatik eta ondorengo tsunamiarengatik kaltetu ziren zonaldeak "ahalik eta lasterren" berreraikiko dituela agindu du Yoshihiko Noda Japoniako lehen ministroak tragedien lehen urteurrenaren oroimenezko ekitaldian.
Tokion izandako zeremonia horretan, lurrikarak eta tsunamiak eragindako 19.000 biktimak izan dituzte gogoan. Japoniako Gobernuko buruak aitortu duenez, urtebete igaro bada ere, oraindik ere herritar asko "baldintza latzetan" bizi dira eta hori dela eta, hauei laguntzeko "esfortsu handienak" egingo dituela hitza eman du.
Halaber, tankera honetako tragediak saihesteko prebentzio neurriak sendotu behar direla eta ondorengo belaunaldiei ikasitakoa helarazi behar zaiela azpimarratu du. Gainera, "doluminak" erakutsi dizkie biktimen senitartekoei eta nazioarteko mailan izandako elkartasuna eskertu du.

Urrelili zuriekin apaindutako eszenatoki batean eta hildakoen oroitagarri baten ondoan Nodak esan duenez, "nazioarteko gizarteei laguntza eman behar diegu, haiek guri eskainitako babesaren ordainean". Tragediek "lagun anitzen bizitzarekin amaitu zuten" eta hori dela eta,
"herrialdea eraikitzeko guztiok batuta lan egiteko" deia egin du Nodak.
Duela urtebete izandako lurrikarak, tsunamiak eta Fukushimako krisi nuklearrak Bigarren Gerra Mundialetik Japoniak bizi duen krisi larriena eragin zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...