2012/03/02

Hauteskundeak Iranen, Parlamentu berria hautatzeko

Legegintza hauteskundeak

Eitb.com, 2012/03/02

2009ko hauteskunde presidentzialen ostean egingo diren lehenak dira gaurkoak. Hauteskunde haien ondoren protesta odoltsuak nagusitu ziren herrialdean.
Ali Jamenei aiatolah, Irango gorengo liderra, bozkatu eta gero.
47 milioi irandar daude ostiral honetan Parlamentu berria hautatzeko hauteskundeetan parte hartzera deituak. Gaurko bozketa muturreko politikarien eta erlijiosoen arteko borroka erabakigarria izango da, baina ez da herrialdearen programa nuklearra dela eta Mendebaldeak duen tentsioa baretuko denik espero.

Gaurkoak izango dira, hain zuzen, 2009ko hauteskunde presidentzial polemikoen ondorengo lehen hauteskundeak. Duela hiru urteko presidentzialetan Mahmud Ahmadineyad presidentearen garaipena baztertu eta erreformak eskatzen zituztenen protestak odoltsuak sortu ziren, zortzi hilabete iraun zuen tentsio egoera hark.

Irango erreformista nagusiek ez dute hauteskundeetan parte hartuko, eta beraz, zaila da herrialdearen politika nuklearrean aldaketa suertatzea.

Muturreko bi taldeen arteko norgehiagoka izango da hauteskunde hauen ardatza, Ali Jamenei aiatola herrialdeko goreneko liderraren jarraitzaileen eta Ahmadineyaden leialen artekoa, alegia.

Informazio gehiago




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...