2012/03/02

Europako Kontseiluak hazkundea sustatzeko neurriak aztertuko ditu gaur

Goi-bilera Bruselan

Eitb.com, 2012/03/01

Jose Manuel Durao Barroso eta Herman Van Rompuy.

Europar Batasuneko gobernuburuek eta estatuburuek Europako Kontseiluaren udaberriko goi-bilera abiatuko dute gaur Bruselan. 

Bertan, hazkundea sustatzeko neurriak eta esparru ekonomiko berria aztertuko dituzte. 

Azken puntu horren ondorioz, baliteke herrialde batzuen defizit helburuak leuntzea, baina gaur ez dituzte helburu berriak hizpide hartuko.
Hain justu, Espainiaren interes handiena defizitaren eztabaida da. Izan ere, Mariano Rajoyren Gobernuak defizit helburua murriztea nahi du, eta Bruselak hurrengo egunetan egitea espero du.

Dena dela, Bruselak ohartarazi du ez duela gaia hizpide hartuko Espainiak 2011ko Aurrekontuen desbideratzeari eta 2012ko Aurrekontuei buruzko datuak eman arte.

Espainiak % 8,51eko defizita dauka une honetan, eta Bruselak aurten % 4,4ra jaistea agindu zion.

Gai-zerrenda

Goi-bileraren hasieran, Hogeita zazpiek Herman Van Rompuy aukeratuko dute berriz Europako Kontseiluko presidente, karguan 2014 arte jarrai dezan.

Ondoren, buruzagiek lan-afari bat egingo dute, eta bertan herrialde bakoitzaren garapenak aztertuko dituzte, hots, erreformak, zergak, hazkundeak, pentsio-sistemak...

Hazkundeari dagokionez, estatu kideak herrialde bakoitzarentzako lehentasun nazionak identifikatzen saiatuko dira.

Horren ostean, eztabaida eurogunean oinarrituko da. Berez, ez dute eurogunearen goi-bilera propiorik egingo, Alemaniak uko egin baitzion, baina Europako Egonkortasun Mekanismoaren (MEDE) ekarpenak aztertuko dituzte.

Albisteak (3)

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...