2012/02/03

Somaliako gosetea amaitutzat eman du Nazio Batuen Erakundeak

2,34 milioi somaliarrek larrialdi humanitarioan jarraitzen dute.

EGOERAK HOBERA EGIN DU.


Txosten baten arabera, larrialdi egoeran 4 milioi herritar izatetik 2,34 milioi izatera igaro dira; hau da, Somaliako biztanleen % 31 dago orain goseteak jota.

EITB.COM2012/02/03
  • O
Nazio Batuen Elkarteak (NBE) amaitutzat eman du Somaliako gosetea, uzta onei eta laguntza humanitarioari esker. Somalian gosetea pairatu dute uztailaren 20tik, baina 2,34 milioi pertsonak premiazko laguntza behar dute oraindik.

  • "Lortutakoa hauskorra da eta babesa galduz gero lehengo egoerara bueltatuko gara", azpimarratu du Mark Bowden Gai Humanitarioentzako NBEko koordinatzaileak, Nairobin emandako komunikatu batean.
    "Milioika pertsonak jatekoa, ur garbia, aterpea eta bestelako laguntza behar dute oraindik, eta maiatzean egoerak okerrera egingo duela aurreikusten da", esan du Bowdenek.
    Larrialdi humanitarioa
    Somaliako Elikadura eta Segurtasuna Ikertzeko Agentziaren txostenaren arabera, larrialdi egoeran 4 milioi herritar izatetik 2,34 milioi izatera igaro dira; hau da, biztanleen % 31 dago orain goseteak jota Somalian.
    Nazio Batuen arabera, gosete-egoera kasu hauetan ezartzen da: lurralde bateko biztanleen % 20k jatekorik ez duenean, % 30ek baino gehiagok malnutrizio zorrotza duenean eta egunean goseak jota 10.000 pertsonatik bi hiltzen direnean.


    Berria.info, 2012-02-03: Nazio Batuek bukatutzat eman dute Somaliako gosetea.  "Hala ere, 2,34 milioi lagunek premiazko laguntza behar dute oraindik; janaria, ur garbia, aterpea eta bestelakoak behar dituzte bizirauteko". Ofizialki iazko uztailaren 20tik izan da Somalian gosetea. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...