2012/02/03

Egiptoko liskarrak: Bi hildako, Kairoko istilu larrietan


EITB, ERREDAKZIOA2012/02/03

Manifestari bat eta militar bat hil dira Kairon, bart gauean jazotako liskar larrietan. Port Saideko tragediaren ostean tentsioa areagotu da Egiptoko zenbait hiritan.
Istilu larriak Kairon.
Iturria: EFE
Manifestari bat hil da gauean Barne Ministerioaren inguruan Poliziarekin izandako istiluetan jasandako zaurien ondorioz. Militar bat, berriz, auto batek harrapatuta hil da, segurtasun iturriek jakinarazi dutenez.
Azken orduetan tentsioa areagotu da Tahrir plazaren inguruan, harriak eta gas negar-eragileak jaurtitzen ari dira.
Militarra, polizia auto batek harrapatu ondoren jasandako zauri larrien ondorioz hil da. Saihets hezurretan kolpe larriak jasan zituen, horrez gain, odol bilduak zituen gorputzeko hainbat tokitan. 
Hainbat iturrik jakinarazi dutenez, 100 pertsona baino gehiago ingresatu dituzte ospitalean gaueko istilu larrietan jasandako zaurien ondorioz. 
Mena agentzia ofizialaren arabera, Poliziaren 138 agente zauritu dira Barne Ministerioaren inguruan sortutako liskarretan, horien artean 16k gomazko balek eragindako zauriak dituzte.
Kairoko bi hildakoez gain, Suez hirian beste bi pertsona hil dira, han ere liskarrak dira nagusi.
Manifestariek harriak jaurti dizkiete segurtasun indarrei, Poliziaren egoitza nagusitik eta udaletxetik gertu, agenteek, berriz, gas negar-eragileekin erantzun diete.
Joan den asteazkenean Port Saideko futbol zelaian jazotako tragediaren ondoren, 74 zale hil ziren Al Alhy eta al Masry taldeetako ultren artean sortutako istilu larrietan. Ordutik, Egiptoko hainbat hiritan tentsioa handitu da

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...