2012/01/29

Matxinada Sirian: Ehun lagun inguru hil dira Sirian, errepresioa eta indarkeriagatik

Bashar al Assaden aldekoen martxa.

EITB.com, Erredakzioa, 2012/01/29

Siriako indarkeria giroak beste 100 hildako eragin ditu larunbat honetan, Bachar al Aasaden erregimenaren indarren errepresioa dela eta.

Hildakoen kopuru handiena Hama eta Homs hirietan gertatu da, herrialdearen erdialdean, zehazki, 38 eta 26 lagun hil dira, hurrenez hurren.

Gainera, beste 60 hildako egon ziren ostiralean al Assaden  segurtasun indarren tiroengatik, oposizioko batzordeak jakinarazi duenez.

Bestalde, Siriako albiste agentzia ofizialak, SANAk, esan duenez, hamar urteko haur bat hil dute "armadun terroristek" (Gobernuak oposizioko kideak izendatzeko erabiltzen duen terminoa). Lehergailu baten ondorioz, 11 lagun zauritu direla gaineratu du Gobernuak, horien artean, zibilak eta segurtasun indarreko kideak.

15.000 lagun inguru kalera atera dira Al Assaden dimisioa eskatzera Damasko kanpoaldean. Siriako gobernuaren aurkako manifestazioak herrialdeko hainbat tokitan egin dira, jendetsuenetako bat Palmyra hirian egin dute, Siria hegoaldean.

Azken orduetan, Gobernuaren aldekoen eta kontrakoen arteko istiluak areagotu egin dira.

UNICEFek dituen datuen arabera, lehengo urteko martxoan matxinada hasi zenetik, 348 haur hil dira eta beste hainbeste espetxean daude.

Albisteak (3)
IruzkinaErrusiak zergatik babesten du Assad?

  • Berria.info, 2012-02-01.Diplomaziaren lehia. Mendebaldeak Errusiari presio egin dio NBEko Segurtasun Kontseiluak Siriako erregimenaren aurkako ebazpena onartzeko. Nazioarteak militarki esku hartzea baztertu du Juppe Frantziako Atzerri ministroak
  • Armadako bonbardaketa batek 337 hildako eragin ditu Sirian. Eitb.com, ERREDAKZIOA, 2012/02/04. Giza Eskubideetarako Siriako Behatokiaren zuzendariaren arabera, bonbardaketa oraindik ez da amaitu. Hildako gehienak Homs hiriko Jaldiya barrutian izan dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...