2012/01/29

5.273.600 langabe Espainian. 2011ko amaieraren datuak


2011ko amaieran 5 milioi langabe baino gehiago zeuden Espainian.
EAEn 8.600 pertsona gehiago gelditu ziren lanik gabe 2011n, langabezia tasa, % 12,61ean kokatuz. Nafarroa, berriz, langabezia gehien igo den erkidegoa izan da.

EITB.com, Erredakzioa,2012/01/27

577.000 langabe gehiago izan zen 2011an, 5.273.600era igota, eta langabezia tasa % 22,85koa izan zen.

Lehenengo aldia da Espainian 5 milioi langabe baino gehiago daudela, Estatistika Institutu Nazionalak egindako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI) arabera. Inkestak agertzen denez, langabezia-tasa 1995ko lehenengo hiruhilekotik izandako altuena da; orduan % 23,49koa izan zen langabezia-tasa.

2011an, lanpostua galdu zuen jende kopurua % 12,29 igo zen, eta 600.600 lanpostu desagertu ziren, hau da, lanean ari diren % 3,26.

Laugarren hiruhilekoan bakarrik, 348.700 lanpostu desagertu ziren; hori dela eta, urte amaierako beharginen kopurua 17.807.500ean geratu zuen. Horrezkero, jarduera-tasa % 59, 94an kokatu zen. Urteko azken hiru hilabete horietan, langabeen kopuruak 295.300 pertsona gehiagotan egin zuen gora.

BAIren arabera, biztanleria aktiboaren kopuruak 53.400 pertsona galdu zituen azkeneko hiruhilekoan, 23.081.200 pertsonatan geratuta. Urte osoa kontuan hartuta, 294.800 gizonezko gehiago izan ziren langabezian (% 11,58) eta 282.200 emakume gehiago, % 13,12.

Adinak kontuan hartuta, urria eta abenduaren artean, langabeziak 25 eta 54 urteren arteko pertsonetan egin zuen gora bereziki (286.700), gero 55tik gorakoen artean (42.400); azkenik, 20 eta 24 urte artekoetan (6.400), eta 16 eta 19 artekoetan (27.400) behera egin zuen.

Sektoreka, langabeziak zerbitzuetan -124.500 pertsona, 1,6 milioira igota- eta industrian -29.100, 246.800era igota- egin zuen gora gehien. Bestalde, nekazaritzan (42.300, 209.600 dira guztira) eta eraikuntzan (2.900) jaitsi zen 2011an, (452.700 guztira).

Langabeziaren bilakaera, EAEn

Euskal Autonomia Erkidegoan 8.600 langabe gehiago erregistratu ziren 2011n. Hala, guztira 133.500 pertsona daude enplegurik gabe, eta langabezia tasa, berriz, 5 12,61ekoa da, Estatuko baxuena, hain zuzen.
Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 2011kako hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz, EAEn % 3,36 hazi da langabezia, hau da, 4.300 pertsona gehiago gelditu ziren lanik gabe.
Sexuari erreparatuz gero, 2011n 65.000 gizonezko zeuden langabetuan artean, gizonen langabezia tasa % 11,67an kokatu zen. Emakumezkoena, berriz, % 13, 67raino igo zen, eta guztira 67.800 emakume daude lanik gabe.

Nafarroa, langabezia gehien igo den erkidegoa

Langabezia erkidego guztietan igo zen iaz, baina, erkidego guztien artean, Nafarroan jasan du igoerarik handiena, Errioxarekin batera % 19 igo da, Estatuko batez bestekoaren (%12,29) gainetik, alegia.
Hala ere, Nafarroako langabezia tasak, EAEkoarekin batera baxuenetakoa izaten jarraitzen du, % 13,82an kokatu zen zehazki 2011n. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...