2011/12/14

Espainiako GORTEEN OSAKETA, 2011/12/13-16

HAMARGARREN LEGISLATURA


Kreditua: EITB.
Amaiurreko eta EAJko diputatuek 'legeak aginduta' egin dute zin

ERCko hiru diputatuek eta IUko batzuek ere formula bera erabili dute.

Amaiurreko, EAJko eta Geroa Baiko diputatuek Kongresuko kargua hartu eta Espainiako Konstituzioari zin egitean, "legeak aginduta" formula erabili dute. ERCko hiru diputatuek eta IUko batzuek ere formula bera erabili dute.
HBk erabili zuen lehen aldiz, 1989an, eta Auzitegi Konstituzionalak ontzat jo zuen.
Iñaki Antiguedad (Amaiur), Josu Erkoreka (EAJ) eta Uxue Barkos (Geroa Bai) izan dira haien artetik aurrenak.
Amaiurreko batzuek, gazteleraz hitz eman ostean, euskaraz  "legeak hala aginduta" gehitu dute. 
Kreditua: EITB.
Amaiur eta EAJ erregearekin bildu dira
Errekondok esku hartzeko eskatu dio erregeari, bake "erreala, egonkorra, iraunkorra eta bidezkoa" lortzeko. Erkorekak PPk hain gehiengo handia izateak sortzen dion kezka adierazi dio.

Kreditua: EITB.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...