2011/12/17

Espainiak legatzaren kupoa mantendu eta antxoarena handitu du

- EBKO AKORDIOAREN OSTEAN

Europa Batasuneko Arrantza ministroek larunbat honetan adostu dutenez, 15.450 tona legatzaren kupoa mantenduko eta Cadizeko antxoaren kupoa % 10 handituko dute. Espainiak legatzaren kupoa mantentzea lortu du.

  • Europar Batasuneko Arrantza ministroek larunbat honetan 18 ordutako negoziazioen ostean adostu dutenez, 55.105 tona legatzaren kupoa mantenduko du eta haietatik, Espainiak 15.450 tona harrapatu ahal izango ditu, Rosa Aguilar Espainiako Gobernuko Ingurumen ministroak jakitera eman duenez.
Halaber, Espainiako itsasontziek Cadizen harrapatutako antxoen % 10 handitzea lortu dute, hasiera batean Bruselak % 15 murriztea eskatu bazuen ere. Marokorekin izandako akordioaren eraginez Espainiak jasotako kalteak arintzeko asmoz handitu dute kuota hau, Espainiako ministrak bileraren ostean azaldu duenez.
Halaber, Gobernuak % 500 handitu ditu Europako ureetan harrapatu daitekeen bakaladaren kuota eta % 800 hegoaldeko ureetan harrapatutakoak. "Adostutakoa oso garrantzitsua da, honi esker Espainiak 2009-2010 ekitaldian izandako kuota berdina berreskuratuko baitu", adierazi du Aguilarrek.
Honen esanetan, Bruselan adostutakoa "itun ona da, Europar Batasuneko hasierako planteiamenduak zeharo aldatu ostean, Espainiako beharrei erantzuten dielako". "Arrantza alorrean etorkizuna eraikitzen lagunduko du", gaineratu du.

EITB. Erredakzioa.2011/12/17

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...