2012/06/27

Muturreko tenperatura altuak direla eta, alerta laranja ezarri dute Kantauri isuraldian

EITB.com, Erredakzioa, 27/06/2012 12:15:00

Tenperaturak 38 gradutik gorakoak izan daitezke, batez ere Kantauri isurialdean. Horregatik, tenperatura maximoei dagokien alerta laranja ezarri dute.
Ereagako hondartza.

Gaur bero handia egingo du lurralde osoan. Ia egun osoan zerua hodei gutxirekin egongo da.

Arratsaldean eta gauean bero-hodeiak garatuko dira, eta azken orduetan trumoi-zaparradak bota ditzake, barnealdean batik bat, Euskalmeten arabera.

Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira: kostaldean 30 gradu ingurura, eta barnealdean 38 graduak gainditu daitezke.

Muturreko tenperatura altuak 38 gradura iritsiko direla eta, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak prebentzioa eskatu eta alerta laranja ezarri du.

Era berean, Herrizaingo Sailak abisu horia eman du itsasaldeko arriskuagatik, arratsalde-gauan haizeak ipar-mendebaldera bira egin dezakelako enbata baten antzeko ondorioekin.

Ostegunean eguraldiak ezegonkortzera egingo du. Goizean ostarteak nagusituko dira, eta bero egingo du barnealdean. Arratsaldean, ordea, bero-hodeiak garatuko dira, eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake, barnealdean bereziki. Tenperatura maximoak nahikoa jaitsiko dira kostaldean, 25 graduren bueltan geratuz, eta gainerakoan 30 gradu inguruan geratuko dira maximoak.

Informazio gehiago

(click en imagen para ampliar)

(click en imagen para ampliar)
Imágenes tomadas el 26.06.2012 por el satélite Terra lanzado por la NASA

Europako iragarpenak  

(Kontuz !: Ondorengo datuak eguneratzen dira automatikoki)

 

EL TEXT INDICATIU
http://www.yle.fi/saakartat/image1.jpg

EL TEXT INDICATIU
http://www.tiemposevero.es/thumb.php?image=alertaskokas/1_1.jpg&w=485&z=450

Mugimendu sismikoak El Hierron (2012/06/24-25-26-27)

  • Bideoa:



EL TEXT INDICATIU



LOS ÚLTIMOS TERREMOTOS EN ESPAÑA


EL TEXT INDICATIU


LOS TERREMOTOS MÁS RECIENTES


EL TEXT INDICATIU


EL TEXT INDICATIU



CANARIAS | Se reactiva la actividad sísmica
Localización de los terremotos registrados en El Hierro en los últimos tres días. | IGN
Localización de los terremotos registrados en El Hierro en los últimos tres días. | IGN

Más de 200 terremotos al día en El Hierro

  • Se produjeron en sólo 24 horas, las del lunes
  • Esta noche ha habido otros 47 sismos en la isla
La isla de El Hierro ha sufrido un total de 238 sismos de entre 1,6 y 3,8 grados de magnitud en la escala de Richter en sólo 24 horas, durante el lunes.
El mayor de los sismos, registrado a las 09.03 horas, tuvo una magnitud de 3,8 grados, una intensidad de III y se produjo al suroeste del municipio de Frontera. Este evento fue localizado en tierra, a 19 kilómetros de profundidad.
El resto de sismos registrados se produjeron mayoritariamente al suroeste de Frontera, entre los 16 y 31 kilómetros de profundidad. El último de ellos, de 2,5 grados, tuvo lugar en tierra al oeste de Frontera a las 23.43 horas, a unos 18 kilómetros de profundidad.

Asimismo, esta noche se han registrado en la Isla del Meridiano un total de 47 sismos de entre 3,1 y 1,5 grados, la mayoría localizados al suroeste de Frontera. El mayor de los sismos tuvo lugar a las 04.11 horas y se produjo al suroeste del municipio de Frontera, a unos 19 kilómetros de profundidad.

2012/06/26

Umorea: Bi tomate eta bi halabehar

Publicado el 29/05/2012 por
Dos tomates, uno transgénico y otro campesino, se citan en un bar después de haberse conocido a través de un chat en internet...

Una producción de VSF basada en la idea Original de Aníbal Gómez interpretada por Joaquín Reyes y Carlos Areces
 

'Amerikanuak' film dokumentala, ETB-1en 2012/06/27an

Estatu Batuetara artzain joan ziren euskaldunen bizipen eta testigantzak, bihar gauean 22:15ean, ETB-1en.

EITB.com, 2012/06/26

Promozio bideoa

Heldu dira jada Saharako haurrak uda gurean igarotzeko

400 bat ume heldu dira gaur Loiuko aireportura, aurreko urteetan gertatu den bezala.

EITB.com, 2012/06/26




Plaka-tektonikoaren teoria (bideoak gazteleraz)


2012/06/25

Rajoyk neurri ekonomiko 'zailak' onartuko ditu 'aurki'

CEOEren Asanblada orokorra

Bestalde, Juan Rosell CEOEren presidentea erakunde publikoak eta politikari kopurua murriztearen alde agertu da.

Eitb.com, 25/06/2012 14:04:00


Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du neurri ekonomiko "zailak" hartuko dituztela "aurki, aurten", lanpostuak sortzeko; hala ere, ez du zehaztu zeintzuk izango diren neurri edo erreformak.

Rajoyk mezu horixe igorri du CEOE Espainiako enpresarien konfederazioaren Asanblada orokorraren itxiera ekitaldian. Defizita murrizteko herstura neurriekin jarraituko duela eta lehiakortasuna eta malgutasuna indartuko dituela berretsi du Rajoyk enpresarien aurrean.

"Zurrunbiloak saihestezinak dira krisitik ateratzeko, orain gainditzea dagokigu, eta bide horretan gaude, ez gara bidetik urrunduko eta erabaki horrekin jarraituko dugu amaiera arte", gaineratu du.

Erakunde publiko eta politikari kopurua murriztea

Bestalde, Juan Rosell CEOEren presidentea erakunde publikoak eta politikari kopurua murriztearen alde agertu da. Haren esanetan, gutxiago "baina hobeto ordainduta" egon beharko lirateke.

Rosellek Rajoyren Gobernuak hartutako neurri batzuk txalotu ditu, honakoak besteak beste: lan-erreforma, aurrekontuen egonkortasunerako legea eta finantza sistemaren berregituraketa. Baina beste neurri batzuen kontra agertu da: PFEZaren igoera eta Elkarteen gaineko Zergaren onura batzuek bertan behera uztea.

Bestalde, Espainiako enpresarien konfederazioko buruak bankuen batasuna eta zerga batasuna eskatu dizkio Bruselari. Era berean, EBZk Eurobonuak erosi beharko lituzkeela uste du.

Albisteak (2)
http://skp00.epimg.net/Imagenes/5E/6E/1340703415-9bed45b6dd941c37e69a802660f859d0.jpg
Forges, 2012/06/26.
 

Umore kritikoa

¡Baja la prima de riesgo! ¡Sube el PIB! ¡Y hasta parece que Pilar Rubio no hundirá ningún otro programa. ¡Manda güevos! Joan Lerroux. El Jueves | 



Jaiotzak %3,3 gutxitu ziren EAEn 2011ko laugarren hiruhilekoan

AMA ATZERRITARRAK, GORANTZ
Jaiotzak behera iazko azken hiruhilekoan
Argazkia: HOSPITAL GENERAL
BILBO, 2012/06/25 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 5.256 haur jaio ziren 2011. urteko laugarren hiruhilekoan, hau da, iazko aldi berean baino %3,3 gutxiago. Ama atzerritarra zuten jaioberrien kopurua %3,4 hazi zen, Eustaten datuen arabera.

   Lurraldeka, Araban 864 haur jaio ziren (%4,3 gehiago) Bizkaian 2.681 (%3,7 gutxiago) eta Gipuzkoan 1.771 (%6,1 gutxiago), aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

   Bestalde, 2011ko udazkeneko hilabeteetan, EAEn amatutakoen arteko %17,1 atzerritarrak izan ziren ziren. Portzentaje horren gainetik Araba egon zen, %24,9rekin, eta azpitik Bizkaia (%16,6) eta Gipuzkoa (%14).

   Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, 30-34 urteko amen taldea oraindik nagusi da, haien artean izan baitziren erditzeen %41,6. Ondoren, goragoko taldea kokatu zen, hau da, 35-39 urte artekoa (%32,3); 25-29 urteko amen taldea beherago geratu zen, erditzeen %14,2rekin, eta 40 urte baino gehiagoko amak (%6,1), gehiago izan ziren 25 urtez beherakoak (%5,7) baino.

   Bestalde, amatzeko adina aldatu egiten da naziotasunaren arabera. Horrela, atzerritarren batez besteko adina 29,4 urte izan zen batez beste, eeta espainiarrena, 33,6 urte.

   Halaber, 60 ama nerabeak (19 urte edo gutxiagokoak) izan ziren, hau da, ama guztien %1,1; horien artean 20 espainiarrak ziren eta 40 atzerritarrak. Ezkontzaz kanpo jaioak %36,2 izan ziren, hots, 2010eko laugarren hiruhilekoan baino %1,7 gehiago.

   Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2.954 haur (%56,2) lehenengo seme-alabak izan ziren, 1.858 (%35,4) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren, eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 444 (%8,4) izan ziren. Azkenik, 2011ko azken hiruhilekoan izandako jaiotzen 1.904 urrian izan ziren, 1.631 azaroan eta 1.721 abenduan.

2012/06/23

Estatu kolpea (?) Paraguain

Lugo kargutik kendu dute, Latinoamerikak gaitzetsi arren

Eitb.com, 23/06/2012 17:03:00


 El presidente de Paraguay Fernando Lugo al finalizar su discurso.

Paraguaiko Senatuak Fernando Lugo kargutik kentzea berretsi du. Bitartean, Latinoamerikako buruzagiek Estatu kolpea aipatu dute.
Fernando Lugok, dagoeneko Paraguaiko presidente ohiak, kargugabetzea onartu du Senatuak egin duen "epaiketa politikoaren" ostean, izan ere, lehengo astean, Curuguaty herrian, Canindeyu departamentuan (hego-ekialdean), 17 lagun hil ziren nekazarien eta polizien arteko liskarretan. Ildo honetan, segurtasun eza egotzi diote presidente ohiari.

"Paraguaiko historia, bere demokrazia, erabat zaurituta gelditu da", adierazi du Lugok bere azken diskurtsoan.

Senatuak kargugabetzea berretsi du aldeko 39 eta kontrako 4 botorekin. Legearekin bat eginez, Federico Franco presidenteordeak hartu du Presidentetza.

Lehen diskurtsoan, Francok "herrialdeko trantsizioak Konstituzioaren ordenarekin bat egiten" duela aipatu du, "inolaz ere ez dira printzipio demokratikoak urratzen".

Horregatik, beste herrialdeei, batik bat Mercosurreko bazkideei, "egoera ulertzeko eta onartzeko" deia egin die.

Paraguaiko Konstituzioak "epaiketa politikoak" hartzen ditu bere gain, baita Senatuak presidentea kargutik kentzea ere, auzitegi gisa jokatzen baitu. Era honetan, hurrengo presidentetzarako hauteskundeak iritsi bitartean, presidenteordeak kargua hartzea aurreikusten da. Paraguain, 2013ko apirilean izango dira.

Latinoamerikako buruzagien kondena

Latinoamerikako buruzagiek Estatu kolpeaz hitz egin dute eta ez dute presidente berria onartu.
Argentina, Ekuador, Bolivia, Dominikar Errepublika, Venezuela, Txile, El Salvador eta Costa Rica aurka azaldu dira, eta Federico Franco ez dutela onartuko berretsi dute.

Halaber, Unasurrek Paraguairekin duen elkarlana bertan behera utzi dezakeela ohartarazi du, ordena demokratikoa arriskuan jarri dela argudiatuta.

Istiluak Kongresuaren kanpoaldean

Presidente ohiak Kongresuaren kanpoaldean izan diren istiluak aipatu ditu: "Manifestazioak baketsuak izatea nahi dut", adierazi du, izan ere, kargutik kendu duten presidentearen aldekoen eta segurtasun indarren artean istiluak egon dira eta gutxienez hamar lagun zauritu dira.

Bestalde, Anonymous mugimenduak Paraguaiko Presidentetzaren webgunea blokeatu du Lugoren kargugabetzearen ostean.

Informazio gehiago


Amerikako Estatuen Erakundea: Senatuak Lugoren defentsa eskubidea urratu zuen, AEEren iritziz.  Amerikako Estatuen Erakundearen idazkari orokorraren iritziz, ez da defentsa legitimoaren eskubidea bete.



Paraguaiko Senatuak Fernando Lugo kargutik kentzea berretsi du. Bitartean, Latinoamerikako buruzagiek Estatu kolpea aipatu...


"Munduko gainontzeko herrialdeekin" arazoak dituela onartudu Francok, baina Fernando Lugo aurreko presidentea kargutik...

En Asunción, simpatizantes del presidente Fernando Lugo salieron a las calles para mostrarle su apoyo. / AFP
En Asunción, simpatizantes del presidente Fernando Lugo salieron a las calles para mostrarle su apoyo. / AFP. El Espectador.com 22/06/2012. 



Udako solstizioan fenomeno bitxia gertatzen den bi leku: Mendiluzeko Kromlechan eta Antiguako baseliza

Mendiluzeko Kromlechan (Entziako mendilerroan, Agurain, Araba) eta Antiguako baselizan (Zumarraga, Gipuzkoa) egon gara. Eguzkia punturik gorenean dagoenean, argi ikusten da behatoki astronomikoak izan zirela.
Eitb.com, 2012/06/23

ARGAZKIAK
http://salvatierra-agurain.es/solsticio_verano_mendiluce.html  
http://mw2.google.com/mw-panoramio/photos/medium/44177202.jpg

Antiguako baseliza korutik

 "Antiguako" Andra Mariak gure iraganaren testigantzen lilura osoa gordetzen du. Ziurraski jatorriak XII-XIII.mendeetan errotzen dituen Eliza honen inguruan bere eraikuntzarekin loturik dagoen legenda sortu da. Ahozko tradizioak dioenez, santutegia eraikitzeko erabilitako harriak jentilek jaurtiki zituzten Aznabarretatik, Aizkorriko mendilerroaren gainetik igaroaraziz. Ezin ahaztu, bada, "jentilak" Euskal mitologiako erraldoiak zirela, indar izugarria zuten izakiak hain zuzen. Kontaketa zaharrek ziotenez, trikuharri, kromlech, menhir eta dorre-etxeak haiek eraikiak ziren eta gainera, herri honetako hainbat elizaren jatorria izugarrizko boterea zuten arkitekto berezi hauei lotuta agertu zaigu. Iturria: http://bertan.gipuzkoakultura.net/bertan2/bertan/eus/15.php

http://mw2.google.com/mw-panoramio/photos/medium/44177197.jpg

Antiguako baseliza koru aldera

 

2012/06/22

Bankuen erreskatea gaur eskatuko dutela iradoki du De Guindosek


Eitb.com, 22/06/2012 10:10:00
Adierazi duenez, "berehala" bidaliko dute bankuak kapitalizatzeko laguntzaren eskari formala.
  • Erreskatea gaur eskatuko dutela iradoki du De Guindosek.
Luis de Guindos Ekonomia ministroak iradoki du gaur bertan bidaliko diotela Eurotaldeari Espainiako bankuak erreskatatzeko eskari formala. Espainiako Finantza sistemak gehienez 62.000 milioi euro behar dituela jakinarazi zuten atzo aholkularitza enpresek.
De Guindosen arabera, finantza erakundeak zuzenean kapitalizatzea, Estatuaren eskuetatik pasa gabe, "erabat irekita dagoen aukera da".
"Berehala egingo dugu eskaria, Madrilera iristerako, gutuna bidaltzeko prest egongo da", adierazi du Ekonomia ministroak Ecofinen bilerara iritsi denean.
BEZaren igoera
Espainiako Ekonomia ministroak ez du argitu nahi izan BEZ zerga igotzeko asmoa ote duen, nahiz eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) eta Europako Batzordeak hori eskatu.
Ministroak azaldu duenez, "Europako Batzordeak azpimarratu egin ditu Espainiak zergak egonkortzeko eta egiturazko erreformak egiteko egindako esfortzua".
====================================================================
Espainiak 'hurrengo egunetan' egingo du finantza erreskatearen eskaera formala. Eitb. com, Erredakzioa, 21/06/2012 16:41:00
De Guindosen arabera, uztailaren amaierarako diru-laguntzaren pauso guztiak zehaztatuta izango dira. Espainiako bankuek gaur bertan jakingo dute zenbaterainoko diru-laguntza behar duten. 
Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroa.
Espainiako Gobernuak "hurrengo egunetan" egingo du 100.000 milioi euroko erreskatearen eskaera ofiziala, nahiz eta ikuskaritza independenteen emaitzak gaur aditzera eman.


Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroaren arabera, eskaera egitea "formalitate hutsa" da eta uztailaren amaiera baino lehen diru-laguntzaren inguruko pauso guztiak zehaztuta izango dira.


"Nire ustez, uztaila amaitu baino lehen prozesu guztia nola egingo den jakingo dugu", esan du De Guindosek Eurotaldearen bilerara iristean.


Ikuskaritzaren emaitzak


Hortaz, Espainiako bankuek gaur jakingo dute zenbat diru behar duten etorkizuneko arazo ekonomikoei aurre egiteko; izan ere, gaur jasoko dituzte Roland Berger eta Oliver Wyman Alemaniako eta AEBetako aholkularitza-zerbitzuek Espainiako bankuei egindako estres proben emaitzak.
Adituen esanetan, Espainiako bankuek asko jota 60.000 eta 75.000 milioi euro artean beharko dituzte egoera makroekonomiko makurrenean.


Zalantzak uxatzeko


Espainiako finantza erakundeen egoeraren inguruko gardentasuna sustatzeko, sektorearen balantzea aztertu dute azken hilabete honetan.


Gaur jasoko dituzten txostenek finantza sektorearen gainean dauden zalantzak baretzen lagunduko duela espero dute. Era berean, Espainiako Gobernuak Europari zenbateko diru-laguntza eskatu behar dion jakingo du.


Finantza erreskatearen baldintzak


Horren harira, euroguneko finantza ministroak gaur hasiko dira Espainiako bankuak erreskatatzeko 100.000 milioiko diru-laguntza emateko mekanismoak eta baldintzak aztertzen.


Bruselan uste dute maileguaren inguruko xehetasun ezak eragin duela merkatuen ezinegona eta arrisku-sariaren eta Espainiako bonuen errentagarritasunaren gorakada.


Albiste gehiago

BANKUEN ERRESKATEA: 62.000 milioi beharko dituzte Espainiako bankuek, gehienez, ikuskatzaileen ustez

Eitb.com, 2012/06/22

Bankia, CatalunyaCaixa, Novagalicia eta Banco de Valencia dira premia handiena dutenak. Entitate bakoitzaren datu zehatzak...



EKONOMIAKO ALBISTE GEHIAGO

2012/06/20

Ikatzaren sektoreko meatzariek martxa abiatuko dute ostiralean, oinez, Madrilera

Joan den maiatzaren 30etik greba mugagabea deitu dute, ikatzaren sektoreko diru-laguntzen murrizketengatik. Astearte honetan ere hainbat errepide eta trenbide moztu dituzte, protesta gisa.

Eitb, Erredakzioa, 19/06/2012 18:29:00
Meatzarien protestek etengabeak dira kaleetan .

Gaztela eta Leongo, Asturiaseko eta Aragoiko ehun meatzarik baino gehiagok Madrilera martxa abiatuko dute ostiralean, oinez, ikatzaren sektoreko diru-laguntzen murrizketengatik protesta egiteko.

Aurreikuspenen arabera, uztailaren 11n helduko dira Madrilera, eta, han, ''manifestazio handia'' egiteko asmoa dute, CCOO eta FITAG-UGT sindikatuetako ordezkariek jakitera eman dutenez.

''Mobilizazio sorta'' berri baten hasiera baino ez da deitutako martxa. Izan ere, ikatzaren sektorerako aurreikusita zeuden diru-laguntzetan % 60ko murrizketa ezarri du Gobernuak, eta, murrizketa hori bertan behera geratzea lortzen ez badute, meatzarien sindikatuetako ordezkariek ez dituzte mobilizazio eta protesta gehiago baztertzen, tartean Madrilen kanpatzea ere.

Maiatzaren 30etik greba mugagabea deitu dute sektorean.

Protestak ez dira eten kaleetan

Leongo Ciñera udalerrian, N-630 errepidea eta Renfeko trenbidea moztu dituzte astearte honetan meatzariek, eta, Guardia Zibilak istiluen kontrako materiala erabiliz sakabanatu behar izan ditu berriz ere. Astearte honetan bertan, greba orokorra deitu dute langileek, eta etenaldia erabatekoa izan da eskualde horietan.

Enfrentamientos entre mineros y agentes de la Policía Nacional en Villafranca del Bierzo, donde los mineros han cortado la autovía A-6 (Madrid-La Coruña), en el marco de la huelga de la minería del carbón, que permanece en paro indefinido desde el pasado día 30 de mayo contra los recortes a las ayudas al carbón recogidos en los Presupuestos Generales del Estado, que hoy se votan en el Senado. EFE/Ana F. Barredo. Iturria: ElConfidencial.com.

Albiste gehiago

Argazkiak: Resistencia minera. El periodismo humano.  12.06.2012 · Javier Bauluz
Miles de mineros, familiares, vecinos de las cuencas mineras y ciudadanos se congregaron ayer en León en una marcha nocturna multitudinaria - EFE

Miles de mineros, familiares, vecinos de las cuencas mineras y ciudadanos se congregaron ayer en León en una marcha nocturna multitudinaria - EFE. Iturria: Publico.es. 13/06/2012 19:22

Bideoak 

Interesante audio subido por: http://www.youtube.com/user/tedenxculo más



EZKER ABERTZALEA, LEGEZTATUTA Auzitegi Konstituzionalak legeztatu egin du Sortu

Ezker abertzalearen alderdiaren ilegalizazioa ezeztatu egin du, aldeko sei botorekin eta kontrako bost botorekin. Hiru epailek boto partikularra idatziko dute.

Auzitegi Konstituzionalak legeztatu egin du Sortu.

Eitb.com, 20/06/2012 23:45:00

Auzitegi Konstituzionalak Sortu legeztatzea erabaki du asteazken honetan, Konstituzionaleko iturriek jakitera eman dutenez. Hori eskatzeko jarri zuten helegiteak aldeko sei boto eta kontrako bost jaso ditu.

Auzitegi Konstituzionalak onetsi egin du Auzitegi Gorenak martxoaren 23an Sortu ilegalizatzeko hartutako erabakiaren aurrean koalizioak jarritako helegitea. Ondorioz, ezker abertzalearen alderdiak datorren hauteskundeetan egoteko aukera izango du.

Sorturen helegitearen inguruko txostena Elisa Perez Vera epailearen eskuegon da (horretan oinarritu behar izan dute erabakia). 2011ko maiatzaren 5ean Bildu legeztatzearen aldeko botoa eman zuten Auzitegi Konstituzionaleko bost kideetako bat da Perez Vera. Hala, Bilduk orduan erabilitako argudio berberak erabili ditu Sortuk bere helegitean.

Sortu legez kanpo utzi izanak biltzeko eskubidea urratzen duela jasotzen du Konstituzionalaren epaiak (Konstituzioaren 22. artikulua, alderdi politikoen sorrerarako askatasunari dagokionez), eta alderdiaren sustatzaileei beren eskubideak berrezartzen dizkie. Horrela, Barne Ministerioaren erregistroan izena emateko eskubidea aitortzen dio epaiak alderdiari.

Sorturen estatutuetan indarkeria inguruan jasotakoa izan da alderdi gisa izena emateko aukera izan dezan erabakitzerako orduan Konstituzionalak aintzat hartu duen argudio nagusienetako bat. Izan ere, Konstituzionalak kontuan hartu du, estreinakoz, ezker abertzalearen alderdi batek jarduera politikorako bide gisa indarkeria ''agerian'' errefusatu duela, ''ETAren indarkeria barne''.

Gehiengo estu batekin egin du aurrera helegiteak, baina, Konstituzionaleko iturri horiek beraiek jakitera eman dutenez, hiru epailek boto partikularra idatziko dutela da ofizialki ezagutzera eman den datu bakarra.

Javier Delgado, Manuel Aragon eta Ramon Rodriguez-Arribas izan litezke hiru epaile horiek. Hiru horiek osatzen dute, Luis Perez de los Cobos eta Francisco Hernando epaileekin batera, ''sektore kontserbadore'' gisa ezagutzen dena, eta horiek eman zuten kontrako botoa Bilduren epaian ere. Egitura hau berau asteazken honetan egin duten osoko bilkurara eramanaz, litekeena da honako hauek eman izana aldeko botoa: Elisa Perez Vera (txostenaren arduraduna), Pablo Perez Tremps, Luis Ortega eta Adela Asua epaileak eta Pascual Sala eta Eugeni Gay auzitegiko presidente eta presidenteordea, hurrenez hurren. Horiek guztiak PSOEk proposatu zituen.

Datozen egunetan emango dute jakitera epaiaren edukia eta boto partikular horiek jasotzen dutena ere. Legeztatzearen kontra botoa eman duten epaileek ere boto partikular horiekin bat egin dezakete.

KONSTITUZIONALAK MUGAK EZARRIKO DITU
Iturri judizialen arabera, terrorismoaren biktimei aipamen berezia egingo die epaiak, eta etorkizunean ezker abertzalearen alderdia legez kanpo uztea eragingo luketen jardunbideen zerrenda ''zorrotz eta argia'' bilduko du.

''Gerora'' alderdia legez kanpo uztea eragingo luketen jarreren artean Konstituzionalak honako hauek jasoko ditu: terrorismoari babes politikoa ematea (''agerikoa ala ezkutukoa); indarkeria gaitzetsi ez duten kondenatutako kideak zerrendetan sartzea; edo jarduera terroristak egiten dituztenei omenaldiak egitea.
SORTUREN ARGUDIOAK

2011ko maiatzeko hauteskundeetan Bildu egon ahal izatea ahalbidetu zuen helegitean erabilitako argudio berberak erabili ditu Sortuk orain helegite honetan ere. Iñigo Irionek aurkeztutako babes-helegitean ezker abertzaleak azaldu zuenez, Auzitegi Gorenaren erabakiak ''alderdia aurretiazko legez kanpo uztea'' dakar, eta horrek ''Konstituzio Estatua bera ere arriskuan jartzen du'', Konstituzionalak Bilduren inguruko epaian bertan azaldu zuenez.

Sorturen helegitearen arabera, ''legedian egin berri diren aldaketei ezker, Estatuak Estatuak mekanismoak ditu ETArekin hitzartzen duten alderdien kontra ekiteko hauteskundeetako agintaldian zehar''. Konstituzionalaren hitzetan, aldaketa horiek garrantzitsuak dira eta ezin dira albo batera utzi.

INDARKERIAREN BAZTERKETA

2011ko otsailaren 7an, Sorturen estatutuak aurkezteko ekitaldia egin zuen ezker abertzaleak Euskalduna Jauregian. Estatutu horietan, alderdi berriak indarkeriaren erabilera eta mehatxuak errefusatu zituen, "ETArena barne"; bide politikoak eta baketsuak soilik erabiltzeko apustua egin zuen; eta indarkeria erabiltzea ez duela justifikatzen, ezta babesten ere, azpimarratu zuen.

Maiatzaren 22an hasi zen Auzitegi Konstituzionala Sorturen helegitea aztertzen, baina ia hilabete behar izan dute erabakia hartzeko.

ERREAKZIO POLITIKOAK

Eusko Jaurlaritzak eta euskal alderdien gehiengoak baikor hartu dute legeztatzea.

Gobernuak, PPk eta UpyD alderdiek, berriz, epaiarekiko desadostasuna agertu dute.

Sorturen sustatzaileek agerraldia egingo dute ostegun honetan, eta ezker abertzaleak balorazio ofizialik egin ez duen arren, hainbat ordezkarik iritzia plazaratu dute Twitterren.

AVTk, bestalde, Rajoyren Gobernuak aurreko Gobernuko kideekin adostutakoarekin aurrera egiten jarraitzen duela esan du, eta Konstituzionalaren berriztapena erabaki hau hartu arte atzeratu dela uste dute.

Asisko Urmeneta , Argia.com, 2297. alea, 2011-11-06
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...