Mendiluzeko Kromlechan (Entziako mendilerroan, Agurain, Araba) eta Antiguako baselizan
(Zumarraga, Gipuzkoa) egon gara. Eguzkia punturik gorenean dagoenean, argi ikusten da
behatoki astronomikoak izan zirela.
Eitb.com, 2012/06/23
http://salvatierra-agurain.es/solsticio_verano_mendiluce.html |
Antiguako baseliza korutik |
"Antiguako" Andra Mariak gure iraganaren testigantzen lilura osoa
gordetzen du. Ziurraski jatorriak XII-XIII.mendeetan errotzen dituen
Eliza honen inguruan bere eraikuntzarekin loturik dagoen legenda sortu
da. Ahozko tradizioak dioenez, santutegia eraikitzeko erabilitako
harriak jentilek jaurtiki zituzten Aznabarretatik, Aizkorriko mendilerroaren gainetik igaroaraziz. Ezin ahaztu, bada, "jentilak"
Euskal mitologiako erraldoiak zirela, indar izugarria zuten izakiak hain
zuzen. Kontaketa zaharrek ziotenez, trikuharri, kromlech, menhir eta
dorre-etxeak haiek eraikiak ziren eta gainera, herri honetako hainbat
elizaren jatorria izugarrizko boterea zuten arkitekto berezi hauei
lotuta agertu zaigu. Iturria: http://bertan.gipuzkoakultura.net/bertan2/bertan/eus/15.php
Antiguako baseliza koru aldera |
No hay comentarios:
Publicar un comentario