Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloan landutakoa errepasatzeko jarduera interaktiboak
LURREKO LEKUAK AURKITZEKO TRESNAK
1. PUNTU KARDINALAK
- Kredituak, informazioa eta jarduera gehiago:
- Irudiak handiagoak eta informazio gehiago ikusteko egin klik gainean
2. KOORDENATU KARTESIARRAK
Gogora ezazu !!!
Lurreko edozein puntu kokatzeko, meridianoak eta paraleloak erabiltzen ditugu, bi neurri berriak sortuz:
- LONGITUDEA: Honek esaten digu, puntu batetik 0º meridianora (Greenwich) zenbat gradu dagoen. Beraz, puntua ezkerrera ala eskuinera kokatzen digu. Kokatzeko noski, Ekialdean ala Mendebaldean dagoen esan behar da. Adibidez: 60º E
- LATITUDEA: Hau ere gradutan adierazten da, baina orain Ekuatorearekiko distantzia neurtzen da. Horrela, puntua gora ala behera kokaturik gelditzen da. Kokatzeko, Iparraldean ala Hegoaldean dagoen esan behar da. Adibidez: 75º H
- Lurreko edozein puntutatik latitudea adierazten duen paralelo bat pasatzen da eta longitudea adierazten duen meridiano bat. Koordenatu geografikoak dira. Bi horien arteko gurutzaketak kokapen zehatza ematen digu. Adibidez, A puntuak 30 º-ko latitudea dauka iparralderantz eta 50 º-ko longitudea mendebalderantz. B puntuaren koordenatuak 20 º hegoalderantz eta 40 º ekialderantz dira. (
http://gurelekua.wikispaces.com/Koordenatu+kartesiarrak)
No hay comentarios:
Publicar un comentario