Eitb.com, 22/06/2012 10:10:00
Adierazi duenez, "berehala" bidaliko dute bankuak kapitalizatzeko laguntzaren eskari formala.
Luis de Guindos Ekonomia ministroak iradoki du gaur bertan bidaliko diotela Eurotaldeari Espainiako bankuak erreskatatzeko eskari formala. Espainiako Finantza sistemak gehienez 62.000 milioi euro behar dituela jakinarazi zuten atzo aholkularitza enpresek.
De Guindosen arabera, finantza erakundeak zuzenean kapitalizatzea, Estatuaren eskuetatik pasa gabe, "erabat irekita dagoen aukera da".
"Berehala egingo dugu eskaria, Madrilera iristerako, gutuna bidaltzeko prest egongo da", adierazi du Ekonomia ministroak Ecofinen bilerara iritsi denean.
BEZaren igoera
Espainiako Ekonomia ministroak ez du argitu nahi izan BEZ zerga igotzeko asmoa ote duen, nahiz eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) eta Europako Batzordeak hori eskatu.
Ministroak azaldu duenez, "Europako Batzordeak azpimarratu egin ditu Espainiak zergak egonkortzeko eta egiturazko erreformak egiteko egindako esfortzua".
====================================================================
Espainiak 'hurrengo egunetan' egingo du finantza erreskatearen eskaera formala. Eitb. com, Erredakzioa, 21/06/2012 16:41:00
De Guindosen arabera, uztailaren amaierarako
diru-laguntzaren pauso guztiak zehaztatuta izango dira. Espainiako
bankuek gaur bertan jakingo dute zenbaterainoko diru-laguntza behar
duten.
Espainiako Gobernuak "hurrengo egunetan" egingo du 100.000 milioi euroko erreskatearen eskaera ofiziala, nahiz eta ikuskaritza independenteen emaitzak gaur aditzera eman.
Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroaren arabera, eskaera egitea "formalitate hutsa" da eta uztailaren amaiera baino lehen diru-laguntzaren inguruko pauso guztiak zehaztuta izango dira.
"Nire ustez, uztaila amaitu baino lehen prozesu guztia nola egingo den jakingo dugu", esan du De Guindosek Eurotaldearen bilerara iristean.
Ikuskaritzaren emaitzak
Hortaz, Espainiako bankuek gaur jakingo dute zenbat diru behar duten etorkizuneko arazo ekonomikoei aurre egiteko; izan ere, gaur jasoko dituzte Roland Berger eta Oliver Wyman Alemaniako eta AEBetako aholkularitza-zerbitzuek Espainiako bankuei egindako estres proben emaitzak.
Adituen esanetan, Espainiako bankuek asko jota 60.000 eta 75.000 milioi euro artean beharko dituzte egoera makroekonomiko makurrenean.
Zalantzak uxatzeko
Espainiako finantza erakundeen egoeraren inguruko gardentasuna sustatzeko, sektorearen balantzea aztertu dute azken hilabete honetan.
Gaur jasoko dituzten txostenek finantza sektorearen gainean dauden zalantzak baretzen lagunduko duela espero dute. Era berean, Espainiako Gobernuak Europari zenbateko diru-laguntza eskatu behar dion jakingo du.
Finantza erreskatearen baldintzak
Horren harira, euroguneko finantza ministroak gaur hasiko dira Espainiako bankuak erreskatatzeko 100.000 milioiko diru-laguntza emateko mekanismoak eta baldintzak aztertzen.
Bruselan uste dute maileguaren inguruko xehetasun ezak eragin duela merkatuen ezinegona eta arrisku-sariaren eta Espainiako bonuen errentagarritasunaren gorakada.
Albiste gehiago
- Rajoyk ukatu egin du bankuen erreskatea eskatzeko presioa jaso duela
- Rajoyk bankuen arriskua eta Estatuaren zorra ez lotzeko deia egin du
- Eurotaldeak baztertu egin du bankuak zuzenean erreskatatzea
- Gobernuaren kontrol saioan, Montoro: 'Espainiak ez du erreskaterik beharko, erreformak mantenduta'. Eitb.com, 20/06/2012 17:21:00.
- Ánimo, presidente. ¿Cuánto tiempo resistiremos las órdenes contradictorias que recibimos de usted y los suyos cada día?.Juan José Millás 1 MAY 2012 - 00:07 CET
- Parazetamolaren plazebo efektua. Espainiaren arrisku saria nabarmen apaldu du Europako erreskate tresnek Espainiaren eta Italiaren zorra erosteko aukerak. Europako Batzordeak esan du ez dutela zorra erosiko, «finantza parazetamola» baita. Jakes Goikoetxea, Berria.info, 2012-06-21
- Las recetas de Merkel: ni paracetamol, ni aspirina ni mimos… hay que sufrir. Aurora Mínguez.- 21/06/2012. ElConfidencial.com > Opinión > Europa Europa
MUY URGENTE... http://cort.as/28pt
Forges @forges
¡ Qué presiones ejercemos, oiga Usted! http://cort.as/27zWForges @forges
Son Insacieibols... http://cort.as/26fg
No hay comentarios:
Publicar un comentario