EITB.com, Erredakzioa, 27/06/2012 12:15:00
Tenperaturak 38 gradutik gorakoak izan daitezke,
batez ere Kantauri isurialdean. Horregatik, tenperatura maximoei
dagokien alerta laranja ezarri dute.
Gaur bero handia egingo du lurralde osoan. Ia egun
osoan zerua hodei gutxirekin egongo da.
Arratsaldean eta gauean bero-hodeiak garatuko dira, eta azken orduetan trumoi-zaparradak bota ditzake, barnealdean batik bat, Euskalmeten arabera.
Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira: kostaldean 30 gradu ingurura, eta barnealdean 38 graduak gainditu daitezke.
Arratsaldean eta gauean bero-hodeiak garatuko dira, eta azken orduetan trumoi-zaparradak bota ditzake, barnealdean batik bat, Euskalmeten arabera.
Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira: kostaldean 30 gradu ingurura, eta barnealdean 38 graduak gainditu daitezke.
Muturreko tenperatura altuak 38 gradura iritsiko direla eta, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak prebentzioa eskatu eta alerta laranja ezarri du.
Era berean, Herrizaingo Sailak abisu horia eman du itsasaldeko arriskuagatik, arratsalde-gauan haizeak ipar-mendebaldera bira egin dezakelako enbata baten antzeko ondorioekin.
Ostegunean eguraldiak ezegonkortzera egingo
du. Goizean ostarteak nagusituko dira, eta bero egingo du barnealdean.
Arratsaldean, ordea, bero-hodeiak garatuko dira, eta zaparrada
trumoitsuak bota ditzake, barnealdean bereziki. Tenperatura maximoak nahikoa jaitsiko dira kostaldean, 25 graduren bueltan geratuz, eta gainerakoan 30 gradu inguruan geratuko dira maximoak.
Informazio gehiago
-
Imagen satélite de la nube de polvo africano sobre España. Iturria: Troposfera.org. 2012/06/26.
(click en imagen para ampliar)
(click en imagen para ampliar)
Imágenes tomadas el 26.06.2012 por el satélite Terra lanzado por la NASA
Europako iragarpenak
(Kontuz !: Ondorengo datuak eguneratzen dira automatikoki)
http://www.yle.fi/saakartat/image1.jpg |
http://www.tiemposevero.es/thumb.php?image=alertaskokas/1_1.jpg&w=485&z=450 |
No hay comentarios:
Publicar un comentario