CEOEren Asanblada orokorra
Bestalde, Juan Rosell CEOEren presidentea erakunde publikoak eta politikari kopurua murriztearen alde agertu da.
Eitb.com, 25/06/2012 14:04:00
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du neurri
ekonomiko "zailak" hartuko dituztela "aurki, aurten", lanpostuak
sortzeko; hala ere, ez du zehaztu zeintzuk izango diren neurri edo
erreformak.
Rajoyk mezu horixe igorri du CEOE Espainiako enpresarien konfederazioaren Asanblada orokorraren itxiera ekitaldian.
Defizita murrizteko herstura neurriekin jarraituko duela eta
lehiakortasuna eta malgutasuna indartuko dituela berretsi du Rajoyk
enpresarien aurrean.
"Zurrunbiloak saihestezinak dira krisitik
ateratzeko, orain gainditzea dagokigu, eta bide horretan gaude, ez gara
bidetik urrunduko eta erabaki horrekin jarraituko dugu amaiera arte",
gaineratu du.
Erakunde publiko eta politikari kopurua murriztea
Bestalde,
Juan Rosell CEOEren presidentea erakunde publikoak eta politikari
kopurua murriztearen alde agertu da. Haren esanetan, gutxiago "baina
hobeto ordainduta" egon beharko lirateke.
Rosellek Rajoyren
Gobernuak hartutako neurri batzuk txalotu ditu, honakoak besteak beste:
lan-erreforma, aurrekontuen egonkortasunerako legea eta finantza
sistemaren berregituraketa. Baina beste neurri batzuen kontra agertu da:
PFEZaren igoera eta Elkarteen gaineko Zergaren onura batzuek bertan
behera uztea.
Bestalde, Espainiako enpresarien konfederazioko
buruak bankuen batasuna eta zerga batasuna eskatu dizkio Bruselari. Era
berean, EBZk Eurobonuak erosi beharko lituzkeela uste du.
Albisteak (2)
- 62.000 milioi beharko dituzte bankuek, gehienez, ikuskatzaileen ustez
- Espainiak erreskatearen eskaera ofiziala egin du,25/06/2012 10:32:00
- La carta de De Guindos pidiendo el rescate, con errores. En la carta que el ministro de Economía ha enviado al presidente del Eurogrupo faltan tildes y hay comas entre sujeto y verbo. PÚBLICO.ES MADRID 25/06/2012
Forges, 2012/06/26. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario