AMA ATZERRITARRAK, GORANTZ
Argazkia: HOSPITAL GENERAL |
BILBO, 2012/06/25 (EUROPA PRESS)
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 5.256
haur jaio ziren 2011. urteko laugarren hiruhilekoan, hau da, iazko aldi
berean baino %3,3 gutxiago. Ama atzerritarra zuten jaioberrien kopurua
%3,4 hazi zen, Eustaten datuen arabera.
Lurraldeka, Araban 864 haur jaio ziren (%4,3 gehiago) Bizkaian
2.681 (%3,7 gutxiago) eta Gipuzkoan 1.771 (%6,1 gutxiago), aurreko
urteko hiruhileko beraren aldean.
Bestalde, 2011ko udazkeneko hilabeteetan, EAEn amatutakoen
arteko %17,1 atzerritarrak izan ziren ziren. Portzentaje horren gainetik
Araba egon zen, %24,9rekin, eta azpitik Bizkaia (%16,6) eta Gipuzkoa
(%14).
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, 30-34 urteko
amen taldea oraindik nagusi da, haien artean izan baitziren erditzeen
%41,6. Ondoren, goragoko taldea kokatu zen, hau da, 35-39 urte artekoa
(%32,3); 25-29 urteko amen taldea beherago geratu zen, erditzeen
%14,2rekin, eta 40 urte baino gehiagoko amak (%6,1), gehiago izan ziren
25 urtez beherakoak (%5,7) baino.
Bestalde, amatzeko adina aldatu egiten da naziotasunaren
arabera. Horrela, atzerritarren batez besteko adina 29,4 urte izan zen
batez beste, eeta espainiarrena, 33,6 urte.
Halaber, 60 ama nerabeak (19 urte edo gutxiagokoak) izan
ziren, hau da, ama guztien %1,1; horien artean 20 espainiarrak ziren eta
40 atzerritarrak. Ezkontzaz kanpo jaioak %36,2 izan ziren, hots,
2010eko laugarren hiruhilekoan baino %1,7 gehiago.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2.954 haur (%56,2) lehenengo
seme-alabak izan ziren, 1.858 (%35,4) aurretik beste bat zegoen
familietara iritsi ziren, eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 444
(%8,4) izan ziren. Azkenik, 2011ko azken hiruhilekoan izandako jaiotzen
1.904 urrian izan ziren, 1.631 azaroan eta 1.721 abenduan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario