2012/10/11

'Prestige' ontziaren fuelaren gasa arnasteak geneei kalte egiten die

IKERKETA ZIENTIFIKOA


Eitb.com, ERREDAKZIOA, 2012/10/11

Ikerlarien arabera, egindako ikerketaren ondorioak kostaldea garbitzen egon zirenei eragingo lieke.

Coruñako Unibertsitateko zientzialariek Prestige ontziaren fuelak sortutako gasak arnasteak epe laburrean geneei kalteak eragiten dizkiela ondorioztatu dute. Prestige ontzia duela 10 urte hondoratu zen Galiziako uretan. Ikerketa egiteko, zientzialariek Prestigek isuritako fuelaren oso antzekoa den materiala hartu eta zenbait arratoi fuel horrekin harremanetan jarri dituzte.
Ondorioak Journal of Toxicology anda Environmental Health aldizkariaren azken alean aditzera eman dituzte. Ikerlarien ustez, ondorio horiek kostaldea garbitzen egon ziren boluntarioei ere eragingo lieke.
"Geneetan sortu zitekeen kaltea eta arnasketarekin lotutako zenbait gaixotasunen garapena aurretik antzeman da garbiketa lanetan parte hartu zutenen artean", azaldu du Vanessa Iglesias Coruñako Unibertsitateko Toxikologia Unitateko ikertzaileak.
Hala ere, adituaren hitzetan, "lan horietan ez zuten fuelarekin harreman zuzena kontuan hartu, eta ikusitakoa fuelari leporatzea zaila zen".
Arratoiak
Esperimentuan bi andui ezberdin erabili zituzten, eta arnasketa egiteko kamera berezia. Horrela, fuelak sortzen zituen gasen arnasketaren eta geneetan agertzen ziren kalteen artean harreman zuzena zegoela ikusi zuten.
Emaitzak oso argiak izan ziren: fuelak kalteak eragin zituen arratoi guztien DNAn eta DNAren konponketa prozesuetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...