2012/10/01

Espainiako biztanleriaren % 38,3k 60 urte baino gehiago, 2050ean

BIZTANLERIA ZAHARKITUZ

Eitb.com, ERREDAKZIOA, 2012/10/01

Kopuru horrekin Espainia munduko zazpigarren Estaturik zaharkituena izango da. Gaur egun, 73 gizonezko daude 100 emakume bakoitzeko 60 urtetik gorakoei dagokienez.



Espainiako herritarren herenak (% 38,3) 60 urte baino gehiago izango dituzte 2050ean, NBEko Biztanleriaren Funtsak astelehen honetan argitaratutako txosten baten arabera.
Kopuru horrekin Espainia munduko zazpigarren Estaturik zaharkituena izango da, honako herrialde hauen atzetik: Japonia (% 41,5 herritarrek dituzte 60 urte baino gehiago), Bosnia-Herzegovina (% 40,4), Portugal (%40,4), Kub(%39,2), Hego Korea (% 38,9) eta Italia (% 38,4). 
Halaber, % 22,7 dira 60 urte baino gehiago dituzten pertsonak Espainian, eta, Europako gainerako herrialdeetako pertsonak baino azkarrago zahartzen dira. Hemendik 38 urtera, % 33,6 izango dira, irakur daiteke “XXI mendean zahartzea: ospakizuna eta erronka” txostenean. 
Bestalde, 80 urte baino gehiago dituzten pertsonen ehunekoa bikoiztu egingo da 2050ean, hau da, gaur egun % 4,4 baldin bada, mendearen erdialdean % 10,4 izatera pasatuko da. 
Europan, 80 urte baino gehiago dituzten pertsonek ehunekoa % 4,4koa izatetik % 9,3koa izatera helduko da 2050ean. 
73 gizonezko, 60 urte baino gehiago dituzten 100 emakumeko 
Generoaren proportzioari dagokionez, gaur egun 73 gizonezko daude 60 urte baino gehiago dituzten emakume bakoitzeko. 80 urte baino gehiago izateari dagokionez, 38 gizonezko daude 100 emakumeko
Kalkulu hau egiteko, ondorengo izan dute kontuan: 2010 eta 2015 urteen artean Espainian jaiota, gizonezkoentzako bizi-itxaropena 76 urtekoa da, emakumezkoena, aldiz, 83 urtekoa. 

Informazio gehiago


  • Las “economías envejecidas” serán cerca de 90 a mediados de sigloCada vez hay más países donde el consumo de recursos de los mayores supera al de los jóvenes. En menos de 10 años habrá 1.000 millones de personas de 60 o más edad. sociedad.elpais.com, CARMEN MORÁN Madrid 1 OCT 2012 - 13:33 CET
  • BIDEOA: Envejecemos y seremos menosRedes. RTV.es, A la carta, 20 feb 2011. ¿Cómo puede un grupo cada vez menor de trabajadores en activo generar la riqueza necesaria para mantener a un grupo cada vez mayor de jubilados?. Reiner Klingholz, director del Instituto para la población y el desarrollo de Berlín, nos revela los retos demográficos del viejo continente.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...