2012/10/03

Atzerrian bizi diren 5.990 euskaldunek bozkatuko dute hauteskundeetan

EAEKO HAUTESKUNDEAK

Eitb.com, ERREDAKZIOA, 2012/10/03

56.557 lagunek zuten EAEko hauteskundeetarako posta bidezko botoa eskatzeko aukera.

Hautestontziak


Atzerrian bizi diren 5.990 euskaldunek EAEko hauteskundeetan bozkatu ahal izateko bidalitako dokumentazioa onartu du hauteskunde erroldaren bulegoak, Estatistikako Institutu Nazionalak bere webgunean argitaratu dituen behin-behineko datuen arabera.
Webgunean argitaratu dute eta horrez gain, atzerrian bizi diren 23.422 galiziarren eskaerak ere onartu dituzte Galiziako hauteskundeetan bozkatu ahal izateko.
EAEko kasuan, 56.557 lagunek eskatu ahal zuten posta bidezko botoa, eta, azkenean, 5.990 eskaera onartu dituzte: gehienak bizkaitarrenak dira (2.891); ondoren, gipuzkoarrenak (2.578); eta, azkenik, arabarrenak (521).
Atzerrian bizi direnek botoa eskatzeko zuten epea irailaren 22an amaitu zen.
Probintziako ordezkaritza dagoeneko posta bidez botoa emateko behar den dokumentazioa bidaltzen hasi da. Atzerrian bizi diren euskaldunek bi eratara eman dezakete euren boza: pertsonalki kontsulatu edo enbaxadan urriaren 17 eta 19 bitartean, edo gutun ziurtatu bitartez, egoitza diplomatikoetara bidaliz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...