2012/09/01

Larunbat honetan ohiko bonbilla goriak fabrikatzea debekatuko dute


Bonbilla zaharren itzalaldia, poltsikoentzako poza
Eitb.com, 31/08/2012 20:25:00
Larunbat honetan ohiko bonbilla goriak fabrikatzea debekatuko dute, itzalaldi honek besteak beste, abantaila ekonomikoak ekarriko ditu: etxe bakoitzean urtean 80 euro aurreztuko dituzte.
Bonbila zaharren itzalaldia, poltsikoentzako poza.
Larunbat honetan indarrean sartuko da ohiko bonbilla gori kutsatzaileak (Edisonek asmatu zituen duela 133 urte) fabrikatzeko debekua. Itzalaldi honek ingurunearentzako abantailak ekartzeaz gain ekonomikoak ere ekarriko ditu: etxe bakoitzak urtean 80 euro aurreztuko ditu. 
OCU Erabiltzaileen eta Kontsumitzaileen Organizazioak kalkulu hori egin du, eta debeku horrek ez duela esan nahi bonbilla horiek goizetik gauera desagertuko direnik nabarmendu du, fabrikatzaileek oraindik biltegian badituztelako, Enrique Garcia bozeramaileak azaldu duenez. 
Bere hitzetan, oso produktu zaharkitua da, eta eraginkortasun energetiko txikia du, energia asko gastatzen du, eta kontaminazio handia sortzen du. 
Lau kidek osatzen duten etxe batean, argiztapenak energia-gastu osoaren % 18 hartzen du, Garciak emandako datuen arabera. 
Kontsumo baxuko bonbilla zaharrak ordezkatzeak familia bati urtean 80 euro aurreztea eragin diezaioke, energiaren fakturaren urteko 804 euroetatik, BEZaren igoera barne.
Bonbilla goriak “ez dira oso eraginkorrak”, elektrizitatearen % 95a beroan transformatzen baitute, eta beste % 5a argian.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...