2012/09/28

HERIOTZEN INDIZEA. Lehen aldiz, gizon baino emakume gehiago hil dira Euskadin



2012ko lehen hiruhilekoan 2.951 emakume hil dira eta 2.880 gizonezko, ondorioz, orain arteko joera hautsi da.



Eitb.com, ERREDAKZIOA, 2012/09/28

Gizon baino emakume gehiago hil dira Euskadin lehen aldiz, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak igorritako urteko lehen hiruhileko datuen arabera. Urtarrilean, otsailean eta martxoan 2.951 emakume hil ziren eta 2.880 gizon eta, ondorioz, orain arteko joera hautsi da.


Heriotza kopurua % 11,3 hazi da Euskadin, 2011ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Guztira 5.831 pertsona hil dira tarte horretan Euskadin: 3.281 Bizkaian, aurreko urtean baino % 14,4 gehiago; 1.847 Bizkaian, % 8,8 gehiago eta 703 Araban, % 4, 5 gehiago. 


Jende gehiena zirkulazio aparatuko gaixotasunen edo tumoreen ondorioz hil da, 1.704 eta 1.577 pertsona, hurrenez hurren. Arnas aparatuko gaixotasunak jota 646 pertsona hil dira, hildakoen % 11 . Bestalde, digestio aparatuko gaixotasunen bat zuten 242 gaixo hil dira, hildakoen % 4.


Heriotzaren zergatia ezberdina da sexuaren arabera, izan ere, tumoreen ondorioz hiltzen da gizon gehien eta emakumeen kasuan, gaixotasun kardiobaskularrak daude heriotza gehienen atzean. 


Urteko lehen hiruhilekoan Euskadiko hazkunde begetatiboa negatiboa izan da eta 912 pertsona gutxiago bizi dira Euskadin. Araba izan da biztanle kopurua hazi den lurralde bakarra, 85 gehiago guztira. Bizkaian eta Gipuzkoan bestalde, biztanle kopurua jaitsi egin da, eta, hurrenez hurren, 827 eta 170 pertsona gutxiago bizi dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...