2012/09/11

Espainia, lanik eta ikasketarik gabeko gazteen paradisua


Espainiako gazteen % 23,7k ez dute ikasten ezta lan egiten ere.

Eitb.com, ERREDAKZIOA, 2012/09/11

Espainiako gazteen % 23,7k ez dute ikasten ezta lan egiten ere, hau da, ELGAko herrialdeen batez bestea baino zortzi puntu gehiago.


Espainiako gazteen % 23,7k ez dute ikasten ezta lan egiten ere, hau da, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (ELGA) herrialdeen batez bestea (% 15,8) baino zortzi puntu gehiago.
ELGAk hezkuntzari buruz publikatutako azken txostenaren arabera, Espainia aztertutako 33 herrialdeen artean datu txarrenak dituen bosgarren herrialdea da.
Txostena 2010eko datuekin eginda dago. Horien arabera, Espainiak hirugarren hazkunde handiena izan du (zazpi puntu), Irlandaren eta Estoniaren atzetik. ELGAren batez besteko hazkundea 2,1 puntukoa izan da.


ELGAko estatu kideak, 2010ean. Wikipedia.

Informazio gehiago


http://www.laprovincia.es/servicios/lupa/lupa.jsp?pIdFoto=2537707&pRef=2012091200_18_0__Humor-MONTECRUZ

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...