2012/09/28

Dagoeneko zazpi dira euriteen ondorioz hildakoak

Zenbait tokitan orduko 200 litro ur baino gehiago bota du. Alerta laranja indarrean dago oraindik.

Eitb.com, ERREDAKZIOA, 2012/09/28


Ostiralean penintsulako hegoaldean jasandako euriteen ondorioz, dagoeneko zazpi pertsona –horien artean 9 urteko neskatxa bat- aurkitu dituzte hilik Murtzian eta Andaluziako Malaga eta Almeria probintzietan.
Bi ume eta gizon bat Puerto Lumbrerasen (Murtzia) hil dira uholdeak eramanda, Larrialdietarako Koordinazio Taldeak azaldu duenez.
Gizonaren gorpua hilerriaren inguruan aurkitu dute, eta bi umeak, berriz, auto baten barruan.
Andaluzian beste bi pertsonek ere galdu dute beren bizia, Malaga eta Almerian, hain justu.
Zortzi pertsona desagertu dira, horietatik bost Maladako hiriburuan eta beste hiru Almeriakoan, azkenean, osasuntsu aurkitu dituzte. Helikoptero bateko gidaria zauritu da Malagarako bidean gidatzen zihoala, Gobernuak Andaluzian duen Ordezkariordetzak jakitera eman duenez.
Malagan gehien kaltetu diren guneetan ehun litro metro karratuko izan dira, eta 300 familiek euren etxeak utzi behar izan dituzte
Malagako prontzia pasatu ostean, euriak Almeriara pasatu dira, eta uholdeak izan dira Inmaculada de Huercal-Overa Ospitalean. 
Alerta laranja
Andaluziako Gobernuak Larrialdietako Behin-Behineko plana aktibatu du, 2. mailan. Alerta gorria Malagan, Granadan eta Almenian ezarri dute, euri gehiago bota ahala, 18:00ak pasatuta laranja ezarri duten arren. 
350 militar
Larrialdietako militarren Unitateak 350 militar eraman ditu Antequera eta Alora Malagako guneetara, baita Murtziako beste 100 herritara ere, uholdeen aurrean neurriak hartzeko ekimenetan parte hartzeko.


Kreditua: Twitter, @ecazatormentas A-7 entre Lorca y Puerto Lumbreras

  •  

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...