Eitb.com, Erredakzioa, 28/08/2012 16:27:00
Hautesle-errolda
Legebiltzarra baliogabetzen duen dekretua sinatu ostean, urriaren 21ean bukatuko den hauteskunde prozesurako epeak martxan daude jada.
Aurreko asteartean hauteskundeetarako deia iragarri ostean, hauteskundeetara dei egiten duen dekretua sinatu du lehendakariak
eta Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetara dei egiten duen
12/2012 Dekretua argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian. Gaur bertan argitaratu denez, hauteskundeak 2012ko urriaren 21ean egiteko deia ofiziala da dagoeneko.
Ekainaren
15eko 5/1990 Legean jasotakoren arabera, hauteskunde kanpainak 15 egun
iraungo du, urriaren 5etik 19ra, eta hausnarketa-eguna ETAk jarduera armatua behin betiko amaitu zuela iragarri zuenetik urtebete beteko den egunean izango da, urriaren 20an, hauteskunde-egunaren bezperan, alegia.
Gaur bertan ireki da epea urriaren 11ra arte posta bidezko botoa eman nahi dutenek eskaera egin ahal izateko eta atzerrian bizi direnek abuztuaren 28tik irailaren 22ra arte izango dute aukera.
Irailaren 22an hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa egingo da.
Hauteskundeetara
aurkeztu nahi duten alderdiek dekretua argitaratu eta hamabosgarren eta
hogeigarren egunaren bitartean aurkeztu beharko dituzte hautagaitzak
hauteskundeetarako hiru probintzia batzordeetan. Hautagaiak irailaren 24an izendatuko dituzte.
Euskal alderdiek jada izendatu dituzte lehendakarigaiak.
Iñigo Urkullu izango da Eusko Alderdi Jeltzalearen buru.
Sozialisten artean, nahiz eta oraindik ofizialki alderdiak izendatu ez, inork ez du zalantzarik hautagaia Patxi Lopez izango dela.
Antonio Basagoitik popularren aurpegi nagusi bezala errepikatuko du.
Euskal Herria Bildu koalizioak Laura Mintegi izango du zerrendaburu, hauteskunde lehiako emakume bakarra.
Mikel Arana izango da Ezker Anitza-IU alderdiaren lehendakarigaia eta azkenik, UPyD alderdiak Gorka Maneiro aurkeztuko du.
Hauteskundeetako
emaitzen publikazio ofiziala hauteskundeak egin eta hamar egunera
izango da eta orduan hasiko da Legebiltzar berria eratzeko prozedura.
Hauteskundeetako
Batzordeak zenbaketa urriaren 27tik 31ra egingo du, eta azaroaren 4
eta 10 bitartean hautatutako karguak aldarrikatuko dituzte.
Behin-betiko
izendapena azaroaren 11 eta 24 bitartean egingo dute, helegite guztiak
jartzeko epeak bukatu ostean. Era honetan, abendu erdi inguruan Legebiltzarra eratu eta ofizialki hamargarren legegintzaldia hasiko lirateke.
Hautesle-errolda
Urriaren 21eko hauteskundeetan, 1.775.750 dira bozkatzeko eskubidea izango duten euskal herritarrak. Hurrengo legegintzaldirako 75 legebiltzarkideak aukeratuko dituzte.
2009. urtean baino gutxiagok bozkatu ahal izango dute, beherapena oso nabarmena ez den arren. Hiru lurralde historikoen artean, Bizkaian jaitsi da hautesle-errolda; 952.818 izatetik 949.704 izatera pasa dira.
2009. urtean baino gutxiagok bozkatu ahal izango dute, beherapena oso nabarmena ez den arren. Hiru lurralde historikoen artean, Bizkaian jaitsi da hautesle-errolda; 952.818 izatetik 949.704 izatera pasa dira.
EAEko
hauteskunde-batzordeetako 110 kideek ikuskatu dute astearte honetatik
hasten den hauteskundeetako prozesu osoa, dena ondo joan dadin. Abendurarte iraungo du prozesuak, Legebiltzar berria eratzen den arte.
Albisteak (4)
Informazio gehiago
No hay comentarios:
Publicar un comentario