2012/07/11

BEZaren igoera: Zein produktu igoko dituzte, eta zenbat?

Rajoyren murrizketak

Eitb.com, Erredakzioa, 11/07/2012 20:29:00

Gobernuak % 18tik % 21era igoko du BEZ zerga orokorra, eta % 8tik % 10era murriztua. Zein produktu igoko da hiru puntu eta zein bi?

Mariano Rajoy presidenteak BEZaren igoera iragarri du asteazken honetan. Orokorra % 18tik % 21era igoko dute, eta murriztua, berriz, % 8tik % 10era. % 4an utziko dute oinarrizko ondasunei dagokiena. Beraz, produktu guztiek ez dute berdin gora egingo.

Jantziak, oinetakoak, gasa, argindarra... % 21era

Duela 2 urte % 16tik % 18ra igo zuten BEZ zerga orokorra, eta orain 3 puntu gehiago igo dute: % 21era. Talde honetan daude, besteak beste, argindarra, gasa, telefonoa, jantziak eta oinetakoak, edari alkoholikoak, tabakoa, altzariak, etxebizitzarako beste hainbat ekipamenduk eta kotxeak. Aurten euskal erkidegoan %7 jaitsi da kotxe salmenta. Zerga igoerarekin, auto bakoitzeko, batez beste, 3.500 euro bilduko ditu Ogasunak.

Elikagai gehienek bi puntu gora egingo dute

BEZ murriztua bestalde, 2 puntu igoko da: %8tik 10era. Multzo honetan daude elikagai gehienak, uraren faktura, farmazia produktuak, garraioa, bidaiak, hotelak, betaurreko eta lentillak... Ostalaritzan ere, oro har, 2 puntu igoko da BEZa, eta beldur ziren ez ote zuten 18raino igoko. Kontsumoa hainbeste jaitsi den honetan prezioak igotzea ezinezkoa ikusten dute eta, hasieran behintzat, ostalariak igoera bere gain hartu beharko duela uste dute.

Aisian, ikuskizunetan eta kulturan batetik, eta hoteletan, kafeetan eta jatetxeetan bestetik, % 10eko BEZa ordaindu beharko dugu. Batez beste, hurrenez hurren, 36,59 eta 50,30 euro gehiago urtean.

Esnea, arrautzak, ogia, fruta, barazkiak eta botikak, bere horretan

Azkenik, BEZ supermurriztua duten produktuak bere horretan geratuko dira momentuz. Esnea, arrautzak, ogia, fruta, barazkiak eta botikak, besteak beste, ez dira garestituko. 

600 euroko kostua, urtean, familia bakoitzari

BEZaren igoerak batez beste urtean 600 euroko kostua ekarriko dio familia bakoitzari Kontsumitzaile, Etxekoandre eta Erabiltzaileen Erakundeen Konfederazioaren arabera. 




ElTerrat 2012/07/13 Twitter
"La subida del IVA" visto por @Frankiedl elterrat.com/?ft=3566 yfrog.com/nvurvcdj
Source: yfrog.com via Marta on Pinterest

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...