2012/06/27

Muturreko tenperatura altuak direla eta, alerta laranja ezarri dute Kantauri isuraldian

EITB.com, Erredakzioa, 27/06/2012 12:15:00

Tenperaturak 38 gradutik gorakoak izan daitezke, batez ere Kantauri isurialdean. Horregatik, tenperatura maximoei dagokien alerta laranja ezarri dute.
Ereagako hondartza.

Gaur bero handia egingo du lurralde osoan. Ia egun osoan zerua hodei gutxirekin egongo da.

Arratsaldean eta gauean bero-hodeiak garatuko dira, eta azken orduetan trumoi-zaparradak bota ditzake, barnealdean batik bat, Euskalmeten arabera.

Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira: kostaldean 30 gradu ingurura, eta barnealdean 38 graduak gainditu daitezke.

Muturreko tenperatura altuak 38 gradura iritsiko direla eta, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak prebentzioa eskatu eta alerta laranja ezarri du.

Era berean, Herrizaingo Sailak abisu horia eman du itsasaldeko arriskuagatik, arratsalde-gauan haizeak ipar-mendebaldera bira egin dezakelako enbata baten antzeko ondorioekin.

Ostegunean eguraldiak ezegonkortzera egingo du. Goizean ostarteak nagusituko dira, eta bero egingo du barnealdean. Arratsaldean, ordea, bero-hodeiak garatuko dira, eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake, barnealdean bereziki. Tenperatura maximoak nahikoa jaitsiko dira kostaldean, 25 graduren bueltan geratuz, eta gainerakoan 30 gradu inguruan geratuko dira maximoak.

Informazio gehiago

(click en imagen para ampliar)

(click en imagen para ampliar)
Imágenes tomadas el 26.06.2012 por el satélite Terra lanzado por la NASA

Europako iragarpenak  

(Kontuz !: Ondorengo datuak eguneratzen dira automatikoki)

 

EL TEXT INDICATIU
http://www.yle.fi/saakartat/image1.jpg

EL TEXT INDICATIU
http://www.tiemposevero.es/thumb.php?image=alertaskokas/1_1.jpg&w=485&z=450

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...