2012/06/05

Gipuzkoako Aldundiak zabortegiak ixtea, hondakin guztiak tratatzea eta sei konpost-fabrika sortzea aurreikusi du (2012/06/05, Ingurugiroaren Nazioarteko Eguna)

  • Juan Larlos Alduntzin, Ingurumeneko diputatua.

Gipuzkoak 2020rako hondakinen % 75 gaika biltzea aurreikusten du

Eitb.com, 2012/06/05
Halaber, 2014an Gipuzkoako egungo hiru zabortegiak ixtea, sei konpostaje planta sortzea eta trataera mekaniko-biologikorako...




HONDAKINEN KUDEAKETARAKO ESTRATEGIA


DONOSTIA, 2012/06/05 (EUROPA PRESS)



Gipuzkoako Foru Aldundiaren hondakinen kudeaketarako estrategiak zabortegiak ixtea, hondakin guztiak tratatzea eta sei konpost-fabrika sortzea aurreikusi du. Estrategia honek Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorra 2008-2016 eguneratu eta gaur egungo errealitatera egokitu du, aurreikusitako hondakin sorrera %12 murriztu baita gaur egun, eta horrek, hondakinen tratamenduari eman beharreko neurriak berriro planteatu beharra dakar berarekin.


Foru erakundeak astearte honetan aurkeztu du dokumentua Batzar Nagusietan, eta asteazkenetik aurrera herritarrei aurkeztuko die Donostian, Zarautzen, Pasaian, Tolosan eta Arrasaten.

Aurkezpenean Juan Karlos Alduntzin Ingurumen diputatuak (Bildu) eta estrategia diseinatu duten Europako bost adituetako lauk hartu dute parte: Joan Marc Simón Llumà zientzia ekonomikoetan lizentziadun eta Zero Waste Europe mugimenduko zuzendariak, Laia Valenzuela Ingurumen zientzietan lizentziadun eta udal kudeaketan espezializatuak, Frederic Puig Magrinyà Spora Serveis Ambientalseko sortzaileetako eta zuzendarietako batek eta Martin Steiner hondakinen kudeaketan eta uraren babesean espezializatua eta Europako Inbertsio Bankuaren proiektu ebaluatzaileak.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren estrategiak 2014an lurraldean gaur egun dauden hiru zabortegi kutsakorrak ixtea, sei konpost-fabrika sortzea eta Zubietan biometanizazio lantegi bat egitea aurreikusi du: fabrika horrek energia berriztagarria sortuko du. Azpiegitura sare osoa egiteko orain arte aurreikusitako diruaren erdia erabili beharko da, eta estrategiak "aurrerapauso handia emango du gaur egungo egoerarekin alderatuta, sortutako hondakin guztiak tratatzea ahalbidetuko duelako". Era horretan, Gipuzkoak Europako araudia beteko du.

Prebentzio arloari ere garrantzi berezia emango dio estrategiak, eta horrela, 2016rako hondakinen sorrera %4 murriztuko da. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak dioenez, "sortzen ez dena da hondakin onena". Bilketari dagokionez, 2016rako lurralde osoko hondakin guztien %60 gaika biltzea aurreikusi du estrategiak. Autokonpostajea eta konpostaje komunitarioa sustatzeaz gain, elikagaien xahuketa eragoztea ere aurreikusi du.

Estrategia goizean Batzar Nagusietan aurkeztu ondoren, arratsaldean Gipuzkoako Hondakin Partzuergoari aurkeztuko dio Foru Aldundiak, eta asteazken arratsaldean, Aholku Batzordearen txanda izango da. Ondoren, herritarrekin izango dira foru ordezkariak eta planaren egileak: asteazkenean Donostiako San Telmo Museoan, 19:00etan; ostegunean Pasaiako Trintxerpeko Alkateordetzan eta Zarauzko Antoniano ikastetxean; eta ostiralean, Arrasateko Kulturaten eta Tolosako Kultur Etxean. Lau bilerak 19:00etan hasiko dira.


Erlazionatutako edukiak:  

  • Bilduren “zabortegiak”.  Urko Apaolaza. Argia.com / Ekaina 7, 2012
  • El conflicto de los residuos en Gipuzkoa.
    Con políticos y expertos en la materia, el programa aborda la polémica que culmina con la expiración del convenio suscrito entre el Consorcio de Residuos de Gipuzkoa y la Diputación de Bizkaia.
    De boca en boca. 13 de junio de 2012. Espacio de debate conducido por Reyes Prados.
     







***************************************************************

Bilduk egindako proposamen horren aurkako alderdiak: 

Oposizioak hondakinen planaren kontrako lau mozio onartu ditu.

EAJk "erantzun gogorra" emango omen dio Bilduri, egitasmoa Batzar Nagusietara eraman nahi izan ez duelako. PPk, bere aldetik, Alduntzinen kontrako mozioa babesteko eskatu die gainerako alderdiei.

EITB.COM, ERREDAKZIOA, 
14/06/2012 15:12:00
  • Oposizioak hondakinen planaren kontrako lau mozio onartu ditu.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako oposizioak (PSE-EE, EAJ eta PPlau mozio onartu ditu Foru Aldundiak aurkeztu duen hondakinen kudeaketarako planaren kontra.
EAJk iragarri du GBB datozen orduotan bilduko dela Bilduren jarrera aztertzeko, izan ere, koalizioak ez du zaborren egitasmoa Batzar Nagusietara eraman nahi eta oposizioko taldeen lau mozioen kontra bozkatu du. Euzko Alderdi Jeltzaleak "erantzun gogorra" emango omen dio arratsaldean Bilduri.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek bigarren saio monografikoa egin dute gaur zaborraren kudeaketaren inguruan Aldundiak aurkeztu duen plana eztabaidatzeko, eta berriro agerian geratu da EAJk, PSE-EEk eta PPk bat eginda koalizio abertzalea gutxiengoan geratzen dela gai honetan.
Hiru alderdi horiek elkarrekin adostutako lau mozio onartu dituzte Batzar Nagusiek (hiru alderdi horien babesarekin). Lehenengo mozioan aurreko Aldundiaren hondakinen plana aurrera eramatea eta "osorik defendatzea" eskatzen zaio Aldundiari.
Bigarrenean, Juan Karlos Alduntzin Ingurumen diputatuak aurkeztutako plan berria errefusatzen dute.
Hirugarrenean, Alduntzini, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko presidente den heinean, "erakundearen estatutuetan agertzen den zazpigarren puntua, erakundearen helburu soziala azaltzen duena, betetzeko" eskatu diote.
Azkenak, laugarrenak, Bilduk aurreko Aldundiaren plana "goitik behera aldatu nahi duela" salatzen du. Hori dela eta, "Batzar nagusietan aurkeztu eta bozkatu" behar dela aldarrikatu dute.
Xabier Ezeizabarrena EAJren batzarkideak berretsi du Aldundiaren "arduragabetasuna" dela plan berria eta helburua "iruzur tekniko, sozial eta politikoa" egitea dela.
Mikel Duran PSE-EEren ordezkariak, bere aldetik, Bildu kritikatu du egungo hondakinen planari eusteagatik oposizioari "suntsitzaile" deitu diolako.
PPk, berriz, bereari eutsi dio, eta Txema Murguiondo batzarkideak Alduntzinen kontrako zentsura-mozioa aurkezteko negoziaketak abiatzea eskatu die EAJri eta PSE-EEri.
Idoia Ormazabal Bilduren bozeramaileak koalizioaren lana defendatu du eta Bilduri agintea herritarrek eman ziotela gogorarazi du. Oposizioko alderdiei erraustegia eraikitzeko duten "interes berezia" azaltzeko eskatu die.
Azkenik, Rebeka Ubera Aralarreko kideak Aldundia haien esku uztea proposatu die EAJri, PSE-EEri eta PPri. "Harro zaudete Ganbera honetan gehiengoa osatzen duzuelako eta Bilduk gehiengorik ez duelako, baina legegintzaldiaren hasieran horretarako ausardiarik eduki ez bazenuten ere, har ezazue Aldundia eta eraiki ezazue erraustegia", azpimarratu du batzarkideak ironia handiz.

Erlazionatutako edukiak:

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...