2012/06/05

Euskal Herriko udalerrien laurdenak zahartze tasa kritikoa du

argia.com, 2012-06-04
handitu txikitu
1.000 biztanletik beherako udalerriek dute zahartze tasarik altuena.
1.000 biztanletik beherako udalerriek dute zahartze tasarik altuena.

Gaindegiak aurkeztutako 2011ko zahartze tasaren datuen arabera (PDF), Euskal Herriko 2011ko datuen arabera, udalerrien laurdenak zahartze tasa larria du. 685 udalerrietatik 178k %25eko edo gehiagoko zahartze tasa du. Banaketa ez da homogeneoa, udalerrien tamainari dagokionez, 1.000 biztanletik beherako udalerriek dute tasarik altuena. Zahartzearen zonakatzeari dagokionez berriz, nabarmentzekoak dira Araba Mendialdea (%26,9) eta Ipar Euskal Herriko hainbat gune, Basabürüa (%26,8%), Pettarra (%25,9), Errobi (%24) eta Baiona-Angelu-Biarritz konurbazioan (%23,7), esaterako.

Nafarroa Garaian ere, zahartze tasa altuko lurraldeak badaude, batez ere Pirineoaldeko eskualdean (%23,4), Estellerrian (%22,7) eta Nafarroa Erdialdeko ekialdean (%21,7). Euskal Herriko zahartze tasarik altuenak dituzten 18 udalerriak Nafarroa Garaian daude eta bakar batek ere ez du 200 biztanleko kopururik gainditzen.

Tasarik baxuena duten 6 lurraldeak ere Nafarroa Garaian kokatzen dira, hain justu, Iruñerriako partaide dira eta azken urteotan hazkunde demografiko handia jasan dute.

Hainbat udalerri desagertzeko edota epe laburrean desertifikatzeko arriskuan daude, biztanleria kopuru murritzagatik eta zahartze tasa altuagatik. Hori dela eta, txostena egin duen Gaindegiak adierazi du, "zahartze gaiak ongizate eta gizarte laguntzekin lantzera ohituta gaudela, baina komeniko litzatekeela prozesu honen alderdi ekonomikoa eta lurraldeari dagokiona ere lantzea".

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...