2012/06/08

Euskadi, etorkin gutxien dituen erkidegoetako bat


EUSTAT-EN DATUAK

EAEko biztanleen % 8,1 baino ez dira atzerrian jaioak. 

Eitb.com, 07/06/2012 12:04:00
EAEko biztanleen % 8,1 baino ez dira atzerrian jaioak.
EAEko biztanleen % 8,1, hau da, 176.049 pertsona, atzerrian jaioak dira, Eustatek jakinarazi duenez. Horrenbestez, Estatu osoan etorkin kopuru txikiena duen erkidegoetako bat da.
Estatuko batez bestea % 14,2koa da. Portzentaje horren azpitik Asturias, Galizia eta Gaztela eta Leon daude (% 8 baino gutxiago), eta horietatik gertu, Euskadi (% 8,1).
Hiriburuka, Gasteizek ditu etorkin gehien (% 11,6), ondoren Bilbok (% 10,1) eta azkenik Donostiak (% 8,8).
Eustaten inkestaren arabera, EAEko etorkinen % 45 Amerikatik etorri dira, batik bat Kolonbiatik, Boliviatik, Ekuadorretik eta Brasildik; % 26,7 Europakoak dira (horietako % 10,7, Errumaniakoak), % 18,9 Afrikakoak eta % 5,1 Txinakoak eta Pakistangoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...