2012/06/01

Espainia, Europako langabezia handiena duen herrialdea berriz

Eitb.com, 2012/06/01

  • Espainiako langabezia tasa % 24,3koa, eta Europar Batasunekoa, % 11koa.
Euroguneko langabezia tasa inoiz baino handiagoa izan da apirilean, % 11koa, hau da, iazkoa baino, 1,1 puntu handiagoa, Eurostatek jakinarazi duenez. Espainiaren tasa handiena izan da berriz: % 24,3.
Europar Batasunean, langabezia % 10,3koa izan da, aurreko hilabetean baino hamarren bat handiagoa, eta iazkoa baino 8 hamarren handiagoa.
Europako Estatistika Agentziaren esanetan, apirilean 24,667 milioi pertsona zeuden lan gabe EBn (+102.000), eta 17,405 milioi eurogunean (+110.000).
Iazko hilabete berdineko datuak kontuan hartuta, EBn 1,93 milioi langabe gehiago daude, eta 1,79 milioi gehiago eurogunean.
Langabezia txikiena Austrian (% 3,9), Herbeheretan eta Luxenburgon (% 5,2) eta Alemanian (% 5,4) dago, eta handiena Espainian (% 24,3), Grezian (% 21,7 -otsaileko datuak-) eta Portugalen (% 15,2).

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...