2012/06/19

Errefuxiatuen Eguna: Asilo eskaerak % 51,31 igo ziren Euskadin, 2011n

Errefuxiatuei laguntza emateko Batzordeak Euskadin 112 pertsonei lagundu zien asiloa eskatzen 2011n, urtebete lehenago baino % 51,31 gehiago; halere, 7 pertsonek bakarrik lortu zuten.

Eitb.com, Erredakzioa,19/06/2012 17:17:00
 
Tristan Ulloa Errefuxiatuei laguntza emateko batzordearen datuak aurkezten.

Errefuxiatuei laguntza emateko Batzordeak Euskadin 112 pertsonei lagundu zien asiloa eskatzen 2011n, urtebete lehenago baino % 51,31 gehiago; halere, 7 pertsonek bakarrik lortu zuten, Javier Galpasoro erakundeko presidenteak jakitera eman duenez. 

Galparsorok Bilbon eskainitako prentsaurreko batean bere erakundearen datuak ezagutzera eman ditu, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela eta.

Azaldu duenez, pertsona errefuxiatua bere herrialdetik kanpo babesa bilatzen duena da, besteak beste, honako arrazoi hauengatik: "arrazagatik, herritartasunagatik, talde sozial jakin batekin izandako loturagatik edota iritzi politikoengatik jarraitua izatea". Halaber, duela hiru urtetik "genero indarkeriarengatik" ere ihes egiten dutela nabarmendu du. 

Euskadin asiloa eskatu duten pertsonen artean % 92a Afrikatik zetorren, batez ere, Boli Kostatik, Kongoko Errepublika Demokratikotik eta Nigeriatik


"Hellas Hell: El infierno de los refugiados en Grecia" from Sinergy Project on Vimeo.

Informazio gehiago

 
Argazkiak: El día de los refugiados bajo el lente de un fotógrafo premiado. BBC Mundo, Miércoles, 20 de junio de 2012

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...