2012/05/16

Krisia Espainian: Arrisku sariak 500 puntuko muga gainditu du lehen aldiz

  • Grezia, Irlanda eta Portugal muga hori gainditu zutenean erreskatatu zituzten. 
  • Burtsa, maila baxuenean 2003ko ekainetik.
Espainiako arrisku saria 507 puntutara iritsi da.



Espainiako arrisku sariak 500 puntuko muga gainditu du, euroa sortu zenetik marka berria ezarrita.






Kausak, Greziak hauteskundeak deitu eta eurogunetik ateratzeko arriskua areagotu izana, eta Espainiako finantza sektoreak higiezinen harira egin beharko dituen esfortzu berriak.

Aipatzekoa da Grezia, Irlanda eta Portugal 500 puntuko muga gainditu zutenean erreskatatu zituztela.
Gaur, Espainiaren 10 urterako bonoen interesak % 6,508ra igo dira, atzoko saioa % 6,322an bukatu eta gero.

Alemaniako bonoaren errentagarritasuna, berriz, % 1,437koa da, hau da, jaitsi egin da, atzo % 1,469koa izan baitzen.

Bi herrialdeon bonoen arteko aldeak ezartzen du, hain zuzen ere, arrisku saria.

Espainiako arrisku sariak atzo ere ezarri zuen marka berria, Greziak berriro ere hauteskundeak deitu beharko dituela jakin eta gero.

Greziaren arrisku saria 2.789 puntutan dago, Italiakoa 457 puntutan, eta Portugalgoa 1.025etan.

Burtsa ere aldapan behera


Espainiako burtsak ere zenbaki gorritan hasi du saioa. Hori horrela, 09:00etan % 1,15 egin du behera, 6.623 puntutara jaitsita, hots, 2003ko ekainetik izandako maila baxuenera.

Aurten, Ibex 35 adierazlea % 22,69 jaitsi da.

Galera handienak Bankiak izan ditu, % 6,07 jaisten ari baita. Urtea hasi zenetik, burtsan zuen balioaren % 51 galdu du.

Bestalde, Santander % 1,78 jaisten ari da, Inditex, % 1,23; BBVA % 1,36; Iberdrola % 1,20; Repsol % 1,29; Telefonica % 0,89 eta Endesa % 0,88.

eitb.com, erredakzioa, 2011/07/12
 



Egunotan arrisku-saria albiste da, Espainiako ekonomiarentzat kaltegarri izaten ari baita. Baina, badakigu zer den eta nola kalkulatzen den?



Arrisku-saria inbertitzaileek herrialde ''arriskutsu'' baten zorra ordaintzeko exijitzen duten gainprezioa da, arriskuz libre dagoen herrialde batekin alderatuta.



Demagun inbertitzailea zarela eta herrialde baten zorra erosi nahi duzula. Zergatik inbertituko zenuke Grezian, Alemania seguruagoa bada eta Greziak dirua ez itzultzeko arriskua badago? Greziak interes handiagoa ordainduko duelako, arrisku horren truke.


Hain zuzen ere, operazioaren arriskua orekatzeko inbertitzaileek lortu nahi duten plusa da arrisku-saria, eta herrialdearen 10 urterako bonoak Alemaniakoekin alderatuta kalkulatzen da, herrialde hori Europako seguruena eta egonkorrena baita.

Adibide bat: Espainiaren 10 urterako bonoen errentagarritasuna % 6,099koa bada, eta Alemaniakoenena % 2,621ekoa, aldea % 3,478koa izango da, hau da, 347 oinarrizko puntukoa. Kasu horretan, Espainiaren arrisku-saria 347 puntukoa izango da.

Herrialde batentzat, arazo larria da arrisku-sari handia izatea, gehiago ordaindu beharko baitu inbertitzaileei dirua itzultzeko.
eitb.com, erredakzioa, 2012/05/16

Informazio gehiago


El Ibex-35 marca nuevo mínimo anual y la prima de riesgo se relaja tras superar 500 puntos

RTV, 16 may 2012


El Ibex-35 lidera las pérdidas de los mercados europeos, que bajan, excepto París. El selectivo español ha bajado un 1,33% este miércoles y cierra en 6.611 puntos, lo que supone un nuevo mínimo anual. La prima de riesgo, el diferencial que mide el interés extra que tiene que pagar el Estado por sus títulos a diez años en relación a los alemanes del mismo plazo, se ha relajado hasta los 482 puntos, después de haber superado los 500, con una rentabilidad de los títulos de este plazo del 6,3%.

Los valores más castigados en la Bolsa de Madrid son Bankia, que ha perdido más de un 11%, Bankinter u n 4,8%, Red Eléctrica de España un 3,32% y Sacyr Vallehermoso un 3,10%. Los grandes valores bancarios, BBVA y Santander han cedido un 0,41% y un 1,80% respectivamente. Tres valores logran cerrar con ganancias, las aerolíneas IAG que suben un 3,04%, el banco Popular un 0,60% y la energética Gamesa un 0,25%.

Mientras, París es el único parqué europeo que no baja, sube un 0,31%. Milán ha caído un 0,21%, Fráncfort un 0,26% y Londres un 0,60%.
Bideoa: http://www.rtve.es/alacarta/videos/economia-en-24-horas/ibex-35-marca-nuevo-minimo-anual-prima-riesgo-se-relaja-tras-superar-500-puntos/1408632/

http://s01.s3c.es/imag/efe/2012/05/16/20120516-4573186w.jpg

El Economista, 16 may 2012

Bideoa: El gobierno español y el "corralito"

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...