2012/05/05

EAEko Patronalek 2,8 milioi euro jasoko dituzte lehiakortasuna hobetzeko Eusko Jaurlaritzaren eskutik


 Patxi Lopez enpresa-erakundeekin firmatzen.

EITB.com, Erredakzioa, 2012/05/04

Eusko Jaurlaritzak diru kopuru hori emango die EAEko enpresa-erakundeei (Confebask, SEA, Cebek eta Adegi) eta merkataritza ganberei. 

Eusko Jaurlaritzak 2,8 milioi euro emango dizkie EAEko enpresa-erakundeei (Confebask, SEA, Cebek eta Adegi) eta autonomia erkidegoko merkataritza ganberei, enpresen lehiakortasuna hobetzeko neurriak garatzeko asmoz.

Ekarpen hori ostiral honetan Gasteizen Patxi Lopez lehendakariak eta lehen aipatutako erakundeek sinatutako hitzarmenean jasota dago. 

Orain arte Eusko Jaurlaritzak enpresa-erakundeekin eta merkataritza ganberekin bereizita sinatzen zituen hitzarmenak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...