2012/05/27

Bankiak 19.000 milioi euroko laguntza eskatu dio Estatuari

EITB, Erredakzioa, 2012/05/25

Espainiako finantza sistemaren historian erreskaterik garestiena da. Halaber, Administrazio kontseilu osoak dimititu du, Goirigolzarri presidenteak eta Verdu kontseilari delegatuak izan ezik.

Bankiako egoitza.

BFA-Bankia taldeak 19.000 milioi euroko laguntza publikoa eskatu dio Estatuari. Aurretik, jada, 4.465 milioi euro inbertitu ditu jada Estatuak Bankian, eta, dagoeneko, Espainiako finantza sistemaren historian erreskaterik garestiena da.


Bankiak eskatutako laguntza publikoa Gobernuak derrigortutako onbideratzea betetzeko, Deloitte auditoreak antzemandako kapital-beharrei aurre egitekoa eta etorkizuneko balizko arazoak konpontzeko erabiliko dute. 

Luis de Guindosek iragan asteazkenean iragarri zuen Gobernuak beharrezko laguntza guztia emango ziola Bankiari, baina ekonomia ministroak 15.000 milioi eurokoko laguntza aurreikusi zuen finantza sistema osoari laguntzeko.

Bankiaren kotizazioa eten dute

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Bankiaren kotizazioa behin-behinekoz etetea erabaki du, balioen negoziazioan eragina eduki lezaketen egoerak saihesteko.
 
Ostegunean, Bankiako akzioak 1,57 euroko prezioan geratu ziren, balioaren % 7,43 galduta.

Era berean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Banco Financiero y de Ahorros (BFA) erakundearen kotizazioa ere eten du, Bankiaren ardatza delako. 

Taldeak hornidurarako 25.000 milioi euro behar dituela adierazi du, nahiz eta inpaktu “garbia” 19.000 milioi eurokoa izan.

Zati handiena kartera higiezinena da, 12.745 milioi. Kopuru horri 5.500 milioi euro gehitu behar zaizkio, finantza egoerak okerrera egiten badu.

BFA-Bankiak 6.700 milioi euro behar ditu aktibo fiskaletan eta parte hartzaileen zorroan (merkatu prezioan daude orain) dituen minusbalioei aurre egiteko.

Bankiak iaz 2.979 milioi euroko galerak izan zituen, otsailean izandako 309 milioi eurotik urrun, erakundea oraindik nazionalizatu ez zutenean, eta kontuak ikuskatu gabe zeudenean.

Administrazio kontseilu osoak dimititu du, presidenteak eta kontseilari delegatuak izan ezik

Bankiako administrazio kontseilua osoak ostiral honetan dimisioa aurkeztu du, Jose Ignacio Goirigolzarri presidenteak eta Francisco Verdu kontseilari delegatuak izan ezik, erakundeak ohar batean jakitera eman duenez. 

Albiste gehiago:


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...