2012/05/25

Balioen Batzordeak eten egin du Bankiaren kotizazioa

Behin-behineko etena


Erabakia hurrengo urteetarako bideragarritasun plana onartu behar dutela da. Plan horren arabera, 15.000 milioi eurotik gora jasoko ditu Bankiak Gobernuaren eskutik. 
Bankiako egoitza.
Bankiako egoitza. Argazkia: EFE


Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Bankiaren kotizazioa behin-behinekoz etetea erabaki du, balioen negoziazioan eragina eduki lezaketen egoerak saihesteko.

Bankiako zuzendaritza batzordeak, Jose Ignacio Goirigolzarri buru dela, bideragarritasun plana eta beharrezko laguntza publikoa onartuko du. Laguntza hori 15.000 milioi eurotik gorakoa izango da, finantza-iturrien arabera.

Ostegunean, Bankiako akzioak 1,57 euroko prezioan geratu ziren, balioaren % 7,43 galduta.

Era berean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Banco Financiero y de Ahorros (BFA) erakundearen kotizazioa ere eten du, Bankiaren ardatza delako.

Egun garrantzitsua
 
Ostiral honetan, Bankiak egun garrantzitsua du, hurrengo urteetarako bideragarritasun plana onartu egingo duelako. Plan horren arabera, Bankiak 15.000 milioi euro baino gehiago jasoko ditu Gobernuaren eskutik.
Bankiak eskatutako laguntza publikoa Gobernuak derrigortutako onbideratzea betetzeko, Deloitte auditoreak antzemandako kapital-beharrei aurre egitekoa eta etorkizuneko balizko arazoak konpontzeko erabiliko dute.

Luis de Guindos Ekonomia ministroak iragan asteazkenean iragarri zuen Gobernuak beharrezko laguntza guztia emango ziola Bankiari. 
Albiste gehiago

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...