2012/04/29

Ostirala arte, Espainiak bertan behera utzi du Europar Batasunaren barnean pertsonen zirkulazio askea baimentzen duen Schengen Ituna


Frantziako mugetako kontrolak berriz ere ezarri dituzte, ostirala arte

Eitb.com, Erredakzioa, 2012/04/27

Schengen Ituna bertan behera utzi dute, Bartzelonan egingo duten Banku Zentralaren bileran segurtasuna bermatzeko. Hitzordua ''lehertu'' nahi duten pertsonak bertara heltzea ekidin nahi dute.
Schengen Itunaren estatuak. Maparen egilea: Ssolbergj, Wikipedia, 2007

Europar Batasuneko bi estatuek, Erresuma Batua eta Irlanda, Schengenetik kanpo egotea erabaki zuten. Beraz, herrialde hauetara igaroteko pasaportea derrigorrezkoa da. Bulgaria. Errumania eta Txipre sartzearen zain daude.
Ostirala arte, Espainiak bertan behera utzi du Europar Batasunaren barnean pertsonen zirkulazio askea baimentzen duen Schengen Ituna. Horrela, Frantziako mugetako kontrolak berriz ere ezarri dituzte, denboraldi baterako.

Barne Ministerioak hartu du neurria, maiatzaren 3an Bartzelonan egingo duten
Europako Banku Zentralaren bileran segurtasuna bermatzeko.
 
Horrela, maiatzaren 4ko 24:00ak arte Frantziako mugetan zein Girona eta Bartzelonako aireportuetan kontrolak indartuko dituzte.

Barne ministerioak azaldu duenez, bilera ''lehertu'' eta ''istiluak eta txikizioak'' eragin nahi dituzten pertsonak bertara heltzea ekidin nahi dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...