2012/04/17

Argentinak atzo iragarri zuen YPF petrolio enpresa nazionalizatuko zuela

  • Petronorrek Muskizen (Bizkaia) duen lantegia.
    Petronorrek Muskizen (Bizkaia) duen lantegia. EF
YPF desjabetuta, Espainiari hordagoa bota dio Argentinak
  • Repsoli petrolio konpainiaren %51 hartzea erabaki du Cristina Fernandez presidenteak, Espainiako enpresak ez zuelakoan inbertitzen
  • Espainiak eta Europako Batzordeak ohartarazi diote erabakiak ondorioak izango dituela

Berria.info, Iker Aranburu, 2012/04/17

Espainiako Gobernuaren mehatxuek eta Europako Batzordearen oharrek ez dute kikildu Cristina Fernandez Argentinako presidentea, eta YPF petrolio konpainiaren %51 desjabetu du. Erabakia kolpe latza da haren jabe Repsol enpresa espainiarrarentzat —%57 zuen—, bere erreserba eta diru iturri nagusietako bat kendu diolako. Baina kolpea da Espainiako Gobernuarentzat ere, indarge azaldu baita Argentinaren asmoen aurrean. Soka luzea ekar dezake auziak: Argentinaren eta EBren arteko gerra komertziala sortzeraino.

Oraingoz, EBren erantzuna laburra izan da. «Desjabetzeak oso mezu txarra bidaliko lieke inbertsiogileei, nazionalei zein atzerritarrei, eta kalte egin diezaioke Argentinako negoziorako giroari», adierazi du John Clancyk, Merkataritza gaietako bozeramaileak.

Askoz hizkera sutsuagoa erabili zuen Fernandezek bere erabakia justifikatzeko. Argentinako probintzietako gobernadoreak aurrean zituela eta jarraitzaileek txalotuta, Fernandezek nazionalizazioa justifikatu du, esanez Repsolen inbertsio faltek kalte handia egiten ziotela Argentinari, petrolioa inportatu beharrean zegoelako. «Huste politikarekin jarraituz gero, produkziorik gabe eta esploraziorik gabe, praktikoki herrialde bideragabea bihurtuko ginen; ez, ordea, baliabide gutxi izateagatik, enpresen politikengatik baizik». Haren datuen arabera, iaz «lehen aldiz YPF desnazionalizatu zenetik», Argentinak gasa eta petrolioa inportatu behar izan zuen, 10.397 milioi dolarren truke.

Argentinako presidenteak ziurtatu duenez, Repsoli 16.450 milioi dolarren irabaziak eman dizkio YPFk 1999. eta 2011. urteen artean, eta horietatik 13.246 milioi banatu zituen akziodunen artean. Tarte horretan 8.813 milioiren inbertsioak egin ditu YPFk.

Fernandezek azaldu du erregaien industriaren nazionalizazioa ez dela haiek «asmatutakoa», eta banan-banan izendatu ditu sektorea estatuaren jabetza den estatuak, osorik —Saudi Arabia, Iran, Venezuela, Nigeria...— zein partzialki —Errusia, Norvegia, Txina...—. Gainera, YPF nazionalizatuarekin elkarlanean aritzeko deia egin zien atzerriko inbertsiogileei, joint-venture edo antzekoen bidez, betiere kontrola estatuak badu. Hori egiten du, esaterako, Venezuelak.

Argentinan inbertsioak dituzten beste multinazionalei ere oharra egin die Kirchnerrek. «Akziodunak atzerritarrak dituzten beste enpresa argentinarrek jakin dezaten eskuz esku lanean jarraituko dugula, betiere herriaren hazkundeari laguntzen badiote». Horien artean espreski aipatu du Telefonica, eta ez du aukera galdu duela gutxi arazo teknikoak izan zituela nabarmentzeko. Argentinan inbertsioak egin dituzte CAFek, Senerrek eta BBVAk —Banco Francesen jabea—.

«Etsaitasun keinua»

Fernandezek agerraldia egin eta minutu gutxira gauzatu zen nazionalizazioa. Plangintza Ministerioko funtzionarioak YPFren bulegoetara heldu ziren; oraingo zuzendariak bulegoak hustera behartu, eta konpainiaren kontrola hartu zuten. Tasazio Auzitegiak erabaki beharko du orain Argentinak zenbat pagatu behar dion Repsoli bere gain hartuko duen zatiaren truke. YPFko beste jabeak —Eskenazi familia argentinarra eta akziodun txikiak— ez dituzte desjabetuko.
Espainiako Gobernuak «etsaitasun» keinutzat jo du Argentinaren erabakia, eta hurrengo egunotan neurri «indartsuak» hartuko dituela jakinarazi du. EBri ere laguntza eskatu dio. Madrilek dio desjabetzea arbitrarioa dela, soilik Repsoli eragiten diolako. Uste duenez, Argentinari kalte egingo dio, inbertsioak uxatuko dituelako. «Erabaki penagarria da Argentinarentzat».

Albiste gehiago:
Repsol YPF.
Argentinako Repsol YPF. Efe

YPF, enpresa estrategikoa ArgentinarentzatEnpresa Carlos Menenen Gobernuaren (1989-1999) pribatizazio olatuaren menpe gelditu zen, eta 1999ko urtarrilean, Repsol YPFn sartu zen Estatuari % 14,9 erosi ostean, ia 2.000 milioi dolarrengatik.
YPP petrolio-ustiategia Argentinako ustiategietatik handienetariko bat da, hidrokarburoen bizkarrezurra eta Argentinak iraganean izandako ospea marka horrekin lotzen dute herritarrek.
1922an sortu zuten, Argentinan petrolioa aurkitu eta 15 urte beranduago. Petrolio Meategi Fiskalen hasierako enpresetariko bat izan zen eta nazioartean eredu gisa erabili zuten, besteak beste, Petrobas brasildarrak.
Enpresa Carlos Menenen Gobernuaren (1989-1999) pribatizazio olatuaren menpe gelditu zen, eta 1999ko urtarrilean, Repsol YPFn sartu zen Estatuari % 14,9 erosi ostean, ia 2.000 milioi dolarrengatik.
EITB.com, 2012/04/16


YPFren desjabetzearen arrazoiak. EITB.com, 2012/04/17




La batalla que Argentina sí ganóTreinta años después de la guerra de Las Malvinas, Cristina Fernández expropia YPF enarbolando la soberanía nacional. Estas son las claves de la decisión Buenos Aires 22 ABR 2012, economia.elpais.com

Iritziak:

Argentina-Repsol: arazo politikoa, ekonomikoa baino gehiago. Argentinako Gobernuak YPF enpresaren espropiazioa diseinatu duen moduan, Repsol kanporatzeko erabakia dela esan liteke. Jesús Torquemada, EITB.com.
Repsol no es España. La única manera de entender las razones que provocan el furor con que el gobierno español, los medios de comunicación y tantos tertulianos de toda laya defienden a Repsol no puede ser otra que comprobar el amplio listado de ex autoridades del Estado, incluyendo actuales ministros, que han estado en su nómina, las miles de páginas y horas de su publicidad que financian a los medios y quién sabe qué otro tipo de influencias más inconfensables e inconfesadas (...) Juan Torres López,Catedrático de Economía Aplicada de la Universidad de Sevilla.


Bideoak: 
Zer eragin izango du YPFren nazionalizazioak Euskadin?. Bizkaiko patronalak ohartarazi du "argi" dagoela Repsoli gertatutakoak "eragina" izango duela Petronorren. EITB.com, Erredakzioa, 2012/04/17.

Petronorrek ziurtatu du YPFren desjabetzeak ez diola inolako eraginik ekarriko. 40 enpresa inguru ari dira Argentinan lan egiten; besteak beste, Fagor, CAF eta Kaiku. Petronorrek ziurtatu du REPSOLen desjabetzeak ez diola inolako eraginik ekarriko. Eitb.com, 2012/04/18.

Legezkoa al da Argentinako Gobernuaren erabakia? Argentinak YPF desjabetu du eta Repsolek bere bide legal guztiak erabiliko dituela iragarri du. Bide horiek zeintzuk diren jakiteko aditu batengana jo du. EITB.com, 2012/04/17.

REPSOLen azkioak Burtsan:

Gaurko saioan (2012/04/17). REPSOL: Jaitsi da: - % 5,86.
Azken emaitza (13:32:47): 16,4500 -1,0300 (-5,89%)

Bilakaera Historikoa
  • Urteko gehien: 24,4500 (11/05/02)
  • Urteko gutxien: 17,2700 (12/04/13), 14,1300 (12/04/20)
  • Errentagarritasuna % 2012: -26,35 (2012/04/17)
  • Errentagarritasuna % 2012: -38,21 (2012/04/20)
Iturria: Norbolsa.es.

Repsol orain

Grafikoaren iturria: Juan Carlos Costa, bolsa.com

YPFren akziodunak:


Grafikoaren iturria: A.Ros, bolsa.com, 2012/04/17.


Esta es la distribución accionarial de REPSOL-YPF:

Participaciones Estables 26,90% (La Caixa 10,20% BBVA 6,30% Repinvés 5,60% PMI Holdings 4,80%)

Participaciones Flotantes 73,10% (Accionistas Institucionales españoles 13,50% Accionistas Minoritarios españoles 13,40% Empleados 0,30% Accionistas resto del mundo 24,10% Accionistas EEUU 21,80% JP Morgan Chase Bank National Association (EEUU) a través de Chase Nominees Ltd. (GB) 9,36% State Street Bank and Trust (EEUU) 6,57% Resto accionistas EEUU 5,87%)

TOTAL 100,00%

ONDORIOAK


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...