2012/03/15

Legebiltzarkideek langabezia kobratu ahal izango dute

EITB.com, 2012/03/15

Eusko Legebiltzarra proposamena izapidetzen hasi da. Egun, langabezian dauden legebiltzarkide ohiek ez dute langabezia kobratzen.  Eusko Legebiltzarra Ganberaren Araudia erreformatzeko proposamen bat izapidetzen hasi da, legebiltzarkideek langabezia-saria jaso dezaten kargua utzi utzi eta gero, betiere lan gabe badaude.

Legebiltzarreko osoko bilkurak oniritzia eman dio izapidetzeari, baina ez du eztabaidatu proposamena. Onartuko balute, ondoren Diputatuen Kongresura igorri beharko lukete, erakunde horrek baitu Gizarte Segurantzaren aldaketak onartzeko eskuduntza.

Proposamenak dagozkien batzordetara igorriko dituzte, eta ondoren osoko bilkurak onartuko ditu.
Egun, legebiltzarkideek ez dute langabezia-saria jasotzeko eskubiderik.

Araudiaren erreformak duen xedapen iragankor baten arabera, langabezian dauden legebiltzarkide ohiek soldataren % 40 jasoko dute Kongresuak behin betiko erabakia hartu arte.

Halaber, Erreformak kendu egiten ditu Jaurlaritzako goi-kargudun ohien biziarteko osagarriak, baina gehienezko pentsioa bermatzen die erretiratuak daudenei eta kotizazio nahikoa izan ez duten 60 urtez gorakoei.
 

Egun, legebiltzarkideek ez dute langabezia-saria jasotzeko eskubiderik.
Egun, legebiltzarkideek ez dute langabezia-saria jasotzeko eskubiderik. EFE



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...