2012/03/01

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak: Espainiako Gobernuak 20.000 euroko kalte ordaina emango dio Otegiri

Arnaldo Otegi. 

Kalte moralengatik Espainiako Gobernuak 20.000 euroko kalte ordaina emango dio Otegiri 

 

EITB.com, 2012/03/01

2003an Erregeari irainak egitea leporatuta Otegiri ezarri zitzaion zigorra "neurrigabea" zela adierazi zuen iaz Europako Giza Eskubideen Auzitegiak, eta Espainiari kalte ordainak emateko agindu zion.

Espainiako Gobernuak 20.000 euroko kalte ordaina emango dio Arnaldo Otegiri kalte moralengatik. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak joan den martxoan Batasuneko bozeramaile ohiak 2003an erregeari egindako irainak zirela eta ezarritako zigorra "neurrigabea" zela adierazi zuen eta Espainiari kalte ordainak emateko agindu zion. 

Justizia Ministerioak Altxorraren Kutxari ordainketa-agindua eman dio gaur eta datozen orduetan gauzatuko da ordainketa, Alberto Ruiz Gallardonek zuzentzen duen Ministerioko iturriek jakinarazi dutenez. 

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 2011ko martxoaren 15ean kaleratutako epaiak jasotzen duenez, Espainiak Otegiri 20.000 euroko kalte ordaina eta beste 3.000 euro eman behar dizkio ezarritako zigor bat "neurrigabea" zela iritzita. Espainiako Auzitegi Gorenak urte beteko kartzela zigorra ezarri zion Batasuneko bozeramaile ohiari 2003an erregeari irain larria egitea leporatuta. 

"Diskurtso politikoaren arloan egindako urraketagatik ezarritako kartzela zigorra ez da Europako Giza Eskubideen Hitzarmeneko 10. artikuluarekin bateragarria", Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren arabera. 

Auziak 2003ko otsailaren 26an Otegik egindako adierazpen batzuetan du oinarria. "Erregea Armada espainiarraren buru gorena da, hau da, torturatzaileen arduraduna, eta beraz, tortura babestu eta geure herriari bere erregimen monarkikoa tortura eta indarkeria erabilita inposatzen duena", adierazi zuen. 

Espainiako Gobernua kalte ordaina martxoa baino lehen ordaintzera behartuta zegoen, bestela Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren isun bati egin beharko zion aurre. 

Informazio gehiago (2)


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...