2012/01/25

Betoa Irango petroleoari

Ormuz itsasartea. Argazkia:  http://elperiodicodelecuador.com/?p=7952
AEBek ondo deritzote EBk Irango petrolioari ezarritako betoa
EITB.com, Erredakzioa, 2012/01/23

Europako Batasunak Irango petrolioarei betoa jartzea erabaki ostean, EBko ministroek zalantzan jarri dute Iranek Ormuzeko itsasartea ixteko egin duen mehatxua.

AEBetako Gobernuak ondo deritzo Europar Batasuna Irango petrolioarei ezarritako betoa. Izan ere, Uranioa aberasteko programan Teheranek aurrera jarraitzen duela egozten diote Irani.

Hogeitazazpiek blokeoa onartu ostean, Mohamed Kousari Teherango Segurtasun Nazionalaren Batzordeko presidenteordeak eta Parlamentuko Atzerri Politikako diputatuak Ormuzeko itsasartea blokeatzeko aukera azaldu du. Ormuzeko itsasartea bide oso garrantzitsua da Irango petrolioaren esportaziorako.

"Mendabaldarrek gure petrolioa erosteari uko egiten badiote, beste herri batzuei salduko diegu petrolioa, baina etenaldiren bat ematen bada, orduan Ormuzeko itsasartea itxiko dugu seguruenik", esan du diputatuak.

Betoaren arabera, ezingo dute harekin petrolioari buruzko hitzarmenik egin. Egungo akordioei, berriz, uztailaren 1era arteko "trantsizio" epea eman diete eteteko.

Herrialderik kaltetuena Grezia izango da, arlo horretan harreman handia duelako Iranekin, baina Bruselak hitzeman dio beste herrialde batzuekin negoziatuko duela orain.

Espainiak eta Italiak ere petrolio asko erosten diote hari. "Sakrifizio handia egingo dugu", esan du Jose Manuel Garcia-Margallok, Espainiako Gobernuko Atzerri ministroak.

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak Uranioa aberasteari "berehala" uzteko eskatu diote Irani.

Errusiak, ordea, Irani ezarritako zigorra "nahigabe eta alarmarekin" hartu du; izan ere, EBk "akats handia" egin duela uste du Errusiak.

Informazio gehiago:
Albisteak (3):
Bideoak (1):

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...